Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Oregi: “begien bistakoa da paisaiak eta ondareak ederki definitzen dutela herrialde baten zati bat; gureak, ondare horren barruan, aurkezteko elementu nabarmenak ditu”

2013.eko uztailak 22

 

 

'Lurraldea, paisaia eta ondarea' katedrak lurraldearen ikerketa bultzatuko du

 

Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak eta Euskal Herriko Unibertsitateak sustatu dute

Agustín Azkarate irakasleak zuzenduko du

Iñaki Goirizelaia Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak eta Ana Oregi Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak «Lurraldea, paisaia eta ondarea» katedra sortzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute. Paisaiari, ondareari eta lurraldeari buruzko azterketa, ikerketa eta proiekzioarekin lotutako jarduerak sustatu, bultzatu eta zabalduko ditu katedra berriak. Goi-mailako espezializazio berri horrek EHUko Arabako campusean izango du egoitza, eta Agustín Azkarate irakasleak zuzenduko du.

Sinatutako hitzarmenak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko lankidetza arautuko du, EHUko «Lurraldea, Paisaia eta Ondarea» katedra sortu, garatu eta babeste aldera. EHUk emandako trebakuntza espezializatu hori «tresna bat izango da lurralde, paisaia eta ondarearen antolakuntzarekin lotuta trebakuntza eta ikerketa sustatzeko, eta, haren jardun-esparruan,  gizartea sentsibilizatzeko zein bertan zabaldu eta hedatzeko». Halaber, nazioarteko errekonozimendua duten ikertzaileen eta, gizartearen interesekin eta kezkekin harreman estuan, inguruko eta munduko beste eskualde batzuetako erakundeen arteko lankidetza ere ahalbidetuko du katedrak.
Horren gainean, Iñaki Goirizelaia errektoreak hauxe adierazi du: «Lurraldea, Paisaia eta Ondarea katedrak jarduera hauek egingo ditu batez ere: paisaiari, ondareari eta lurraldeari buruzko azterketa, ikerketa eta proiekzio sozialarekin lotutako era guztietako jarduerak sustatu, bultzatu eta zabalduko ditu; interes komuneko arloetan lan egiten duten organizazioen eta erakundeen arteko elkartruke eta lankidetzako harremanak bultzatuko ditu, bereziki UNESCO katedren munduko sarearekin, eta, katedraren jardun-esparruan, trebakuntza eta sentsibilizazioa bultzatuko ditu, bai eta horri dagokionez egiten diren ikerketen eta azterketen emaitzak zabaltzea eta ezagutaraztea ere».

Horretaz gain, adierazi du EHUko errektoreak, doktore-tesiak egitea aktibatuko du, baita, katedraren jardun-esparruan, gradu-amaierako eta master-amaierako lanak egitea ere, betiere Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saila lagunduta katedraren jardun-esparruan egiten dituen jardueretan.

“Hartara –adierazi du Ana Oregi Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak– unibertsitatearen lurretan paisaia-politikak ipiniko dira abian, garatzen ari garen lurralde-politikaren barruan, eta garrantzi berezia hartzen dute ondare kulturalak eta naturalak batera”. Lurraldea sustatzeko konpromisoaren barruan, Eusko Jaurlaritzak Firenzeko Hitzarmenarekin bat egin zuen 2009an, paisaiari buruzko dekretu bat atera berri du, gaur aurkeztutako katedra babesten du eta azarorako Euskal Hiria kongresuaren XII. edizioa prestatzen dihardu, paisaiari eta lurraldeari buruz.


Jarduera haiek, besteak beste, katedra bere esparruko erreferente bihurtzen lagunduko dute, EHU unibertsitate ikertzaile, mundura ireki eta bere lurraldean eta kulturan sustraitua izaten lagunduta. Lurraldea bere lurzoruan eta paisaian kudeatzea oinarrizkoa da edozer giza jarduera garatzeko.
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak eta EHUk egindako ekarpenek finantzatuko dute katedra, baita aurreikusitako jardueren esparruan lor litezkeen diru-laguntzek, laguntzek eta beste finantza-iturri batzuek ere. 225.000 euroko aurrekontua egongo da 2013-2015 aldirako, hiru aurrekontu-ekitalditan banatuta. EHUk lokal bat jarriko du katedrak erabil dezan, eta, etorkizuneko beharren zein erabigarri dagoen esparruaren arabera, handitu ahal izango da. Halaber, haren funtzionamendua ere lagunduko du unibertsitateko langileen bidez, eta  bere gain hartuko du haren jarduerak garatzeko erabiltzen diren unibertsitateko lokalen, azpiegituren eta zerbitzuen mantentzea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñaki Goirizelaia, Agustin Azkarate