Uholde-arriskuaren eta -kalteraginen mapen kontsulta publikoa abiarazi da, Euskadiko barneko arroen eremurako.
Uholde-arriskuaren eta -kalteraginen mapen kontsulta publikoa abiarazi da, Euskadiko barneko arroen eremurako.
Uraren Euskal Agentzia-URA (EAEko Administrazioa hidraulikoa den heinean) kontsulta publikoa abiarazi du uztailaren 23tik aurrera, hiru hilabetez, U.A.A.E.an aukeratutako uholde-arriskuaren eta -kalteraginen (U.K.P.E.G.en) mapen dokumentazioa; alegia, Uholde-arriskuen ebaluazioari eta kudeaketari buruzko 2007/60/CE Zuzentarauak (Estatuko ordenamendu juridikora uztailaren 903/2010 Errege Dekretuaren bitartez egokitu dena) ezartzen duen II. Fasea.
Zuzentarau honen lehen fasean-Ekialdeko Kantauri Mugape Hidrografikoko Uholde Arriskuaren Atariko Ebaluaketa -, zehaztu ziren Uholde Kalteragin Potentzial Esanguratsuko Guneak (U.K.P.E.G.); eta, oraingo bigarren fase honetan, gune bakoitzeko uholde -arriskuaren eta -kalteraginen mapak egin dira, orain,kontsulta publikoan erakusten direnak.
EAEko Barne Arroetako U.K.P.E.G. guztien uholde-arriskuaren eta -kalteraginen mapek:Helburu bikoitza dute,
Alde batetik, Arrisku Mapak zehaztea. Hau da, lurraldean definitu diren UKPEG bakoitzeko, uholde laminak zehaztea. Hauek zehazteko, hiru probabilitate mota hartzen dira kontuan: 10 urte edo gehiagoko itzultze-aldia; 100 urte edo gehiagoko itzultze-aldia; eta, 500 urte edo gehiagoko itzultze-aldia
Horretaz aparte, uholde-arriskuaren mapa hauek Jabari Publikoaren kalkulua adierazten dute (hau da, ohiko ur goraldi maximoetan urak estaltzen duten lur eremua). Baita zortasun-eremua (hau da, bost metroko zabalerako eremua, erabilera publikorako), polizia-zona (Ehun metroko zabalerako eremua, bertako lurzoruaren erabilera eta jarduerak baldintzatuak dituena) eta lehentasunezko fluxu-gunea (hau da, ur goraldietan ematen diren korronteak babesteko beharrezkoa den ibai eremu minimoa).
Beste alde batetik, arrisku mapetan ezartzen dira zenbat biztanle, zein aktibitate ekonomiko eta zein eremu dauden ingurumenarekiko zaurgarriak direnak.
Zerk ematen dio izateko arrazoia? Uholdeak arriskudun fenomeno natural saihestezinak dira, baina behintzat zati batean kudeatu daitezkeenak. Giza aktibitatea lurraldean antolatzeko modua uholdeek ekar ditzaketen ondorioak gutxitu edo nabarmentzen lagun dezakete. Kantauri Ekialdeko Mugape Hidrografikoari bereziki dagokionez, uholdeekiko ahulezia nabarmena aurkezten du, berezitasun eta ezaugarri orografiko, klimatiko, hidrografiko eta presio antropiko esanguratsuak direla medio, ibai zidor eta erribera nagusien okupazio intentsiboaren ondorioz sortuak.
Ikuspuntu tradizional batetik uholdeek sortarazitako arazoak kudeatzeko irtenbide hoberena azpiegitura defentsiboak sortaraztean datza. Baina neurri hauek, ingurumenari kalte egiteaz gain, ez dira nahikoak izan arazoa ekiditeko; baliteke arriskua apur bat gutxitzea baina uholde arriskua hor jarraitzen du. Administrazio publikoak bermatu behar du garapen urbanistiko berriak seguruak izatea, ur goraldien menpe geratzeko arrisku berririk ez emateko.
Europako uholdeen kalteraginak ebaluatu eta kudeatzeari buruzko 2007/60/EE Zuzentarauarekin eta bertan xedatutakoa estatuko legerian jasotzen duen 903/2011 Errege Dekretuarekin uholde kudeaketan ikuspuntu aldaketa eman nahi da. Uholdeen kudeaketa berri bat bultzatzen dute, hauen ondorioak murrizteko giza osasunean, ingurumenean, ondare kulturalean eta jarduera ekonomikoan.
Zuzentarauak behartu egiten zuen administrazio hidraulikoak Uholde Arriskuaren Atariko Ebaluaketa (U.A.A.E.) egin eta Uholde Kalteragin Potentzial Esanguratsuko Guneen (U.K.P.E.G.) aukeratzera. Lan fase hau 2011ko abenduaren 22an bukatu zen.
Orain, II. Fase honetan U.A.A.E.-an aukeratutako U.K.P.E.G.en uholde-arriskuaren eta -kalteraginen mapak egin dira. Kontsulta publikoa abiarazi da, eta, gehienez, 2013ko abenduaren amaierarako onartua izan beharko da.
Gero, U.A.A.E.-an aukeratutako U.K.P.E.G.-en uholdeen kalteraginen kudeaketa planak egin beharko dira- dagoeneko Kantauri Ekialdeko Mugape Higrografikoan barne diren Euskadiko Barne Arroetakoena prestatzen hasiak dira-, eta lana hori gehienez 2015ko abendurako onartuak izan behar da.
Jarraian, uholde-arriskuaren eta -kalteraginen mapei dagokien informazioa eransten da.
KONTSULTARAKO AGIRIAK
Jaitsi gida planoa (Pdf 641 Kb)
Planoak
Plano zuzendariak (Zip 3.3 Mb)
Uholde arrisku-guneak (Zip 8.6 Mb)
Lehentasunezko fluxu-guneak (Zip 8.8 Mb)
Jabari Publiko hidraulikoa (Zip 9.2 Mb)
Eragina biztanleengan (Zip 8.7 Mb)
Eragina jarduera ekonomikoetan
10 urte edo gehiagoko itzultze-aldian (Zip 8.9 Mb)
100 urte edo gehiagoko itzultze-aldian (Zip 8.9 Mb)