Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eduki hau itzultze prozesuan dago. Bitartean, gaztelerazko bertsioa eskuragarri duzu.
Eu

Gobierno Vasco y ETS solicitan la aclaración de la sentencia para incluir mejoras de accesibilidad de la red ferroviaria

2013.eko uztailak 19
  • Tranbietako irisgarritasuna

2013ko uztailaren 1ean, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak Eginarez eginez-ek irisgarritasun araudia urratzea leporatuta aurkeztutako helegitea onartu zuen, eta hala Garraio Saila nola Euskal Trenbide Sarea Gasteizko tranbiaren geltokiak 2000ko apirilaren 11ko 68/2000 Dekretuko 4.2.2.10.1 artikuluan aurreikusitako irisgarritasun-baldintzetara egokitzeko beharrezkoak diren lanak eta aldaketak egitera zigortu zituen.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak autonomi erkidegoko araudiaren interpretazio arazo baten eraginez -testu horren azalpen atala eta atal grafikoa ez datoz bat- planteatu zen auzi horretako ebazpena ontzat hartzen du. Interpretazio horren ondorioz, Euskadiko hiri eta herrietako markesinen formak eta diseinuak askotarikoak dira.

«Sail hau gizarteratzen laguntzen duten diseinuen eta pertsona guztiek garraiobideetan eta urbanizazio eta eraikuntza elementuetan irisgarritasun aukera berdinak izatearen alde dago», adierazi du Almudena Ruiz de Angulok, Eusko Jaurlaritzako Azpiegituretako zuzendariak. «Horregatik, Euskal Trenbide Sareak ebazpena argitzeko eskatuko du, galdegiten diren hobekuntzen proposamenak autonomi erkidegoaren eskumenekoa den Trenbide Sarearen Irisgarritasun Planean barneratzeko asmoz».

Ruiz de Anguloren arabera, «berez irisgarria den eta Gasteizko garraiobide publikoetan mugitzeko arazoak dauzkaten pertsonen irisgarritasunari dagokionez iraultza positiboa ekarri duen instalazio bat hobetzea da asmoa. Dagoeneko hainbat ezintasun dauzkaten pertsonekin lan egiten ari gara, gure instalazio guztiak egunez egun hobetzeko».

Eusko Jaurlaritzak sustatu eta haren mendeko ETS entitate publikoak exekutatutako tren azpiegiturak bai herrialdean bai herrialdetik kanpo aintzatetsiak izan dira, integrazioaren alde egiten duten ahaleginarengatik eta emaitzarengatik. Hauek dira sari eta aintzatespen nagusiak: 1998an, Bilboko Tren Metropolitanoari Diseinu Global Onenarentzako Brunel Saria eta, bereziki, Sarrikoko geltokiari; 2000an, Bizkaiko Gutxitu Fisikoen Federazio Koordinatzaileak Bilboko Metroari irisgarritasun saria; 2004an, Bizkaiko Gutxitu Fisikoen Federazio Koordinatzaileak Bilboko Tranbiari 2004ko Irisgarritasun Saria, instalazioak eta unitateak mugikortasun mugatua daukaten pertsonen desplazamendu beharretara egokitzeko egindako lanarengatik; 2005ean, GIMMek Bilboko Metroari enpresei zuzendutako saria eman zion, bere erabateko irisgarritasunarengatik.

«Garbi dago etengabe hobetzeko eta irisgarritasun arloko gomendioak eta zuzentarauak betetzeko konpromisoa daukagula, baita areago joateko ere. Eta ekarpen berri hau segur aski oso erabilgarria izango da», nabarmendu du Eusko Jaurlaritzako Azpiegituretako zuzendariak.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)