Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak adierazi du gaur egungo garaiek 'gardentasuna eta egia' eskatzen dutela

2013.eko uztailak 22

Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi du inoiz ez direla hartu «hain denbora laburrean gizartearen orainerako eta etorkizunerako horren erabaki garrantzitsuak». Lehendakariak adierazi du ezinbestekoa dela «hizki larriz idatzitako politika» herritarrei erantzunak emateko. Politika horrek, Urkulluren ustez, gardentasunez, egiaz eta hitz emandakoa betez eman behar ditu erantzunak. Nolanahi ere, adierazi du politikak zoritxarrez prestigioa galduta duela. Lehendakariak esan du etorkizunari dagoela begiratu beharra, eta oraingoan Urkulluk nabarmendu du kulturak berebiziko garrantzia duela, «nortasuna eta garapena elkarrekin baitoaz».

Iñigo Urkullu lehendakariak gaur, astelehena, Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdiko arduradunak hartu ditu. Aurtengo parte-hartzaileen artean, hainbat herrialdetako ordezkariak izan dira: Kanada, Peru, Kalmikya, Benin, Turkia, Galizia eta Euskadi. Jaialdiaren 39. edizioan, lehendakariak eskerrak eman dizkie arduradunei beren lanagatik: «Euskadi mundura gerturatzeaz gain, zabaltzen eta herri honen balioak indartzen ere ari zarete».

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)