Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Euskadi Basque Country: Turista Konektatua

2013.eko uztailak 19

Eusko Jaularitzak turismoa sustatzeko marketin mugikorreko tresna berriak aurkeztu ditu

Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Itziar Epalzak marketin mugikorreko tresna teknologiko berriak aurkeztu ditu gaur goizean;  Eusko Jaurlaritzak abian jarri duen erreminta honen bitartez, Euskadi ezagutu nahi duen turista konektatuak bidaiaren hainbat unetan beharko duen informazio guztia izango du.

Aurtengo udarako Eusko Jaurlaritzak kaleratu berri duen Euskadi-Basque Country ezagutarazteko modu berritzaile honen aurkezpenean, gainera, Turismoko zuzendari Mertxe Garmendia eta Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziako zuzendari Arantza Madariaga izan dira.

Hiru tresna teknologiko berri aurkeztu dira. Tresnok turista konektatuari zuzenduta daude, gailu mugikorren bidez (smartphonea, tabletak, eta abar) informazioa, arintasuna eta gertutasuna izan dezaten. Gainera, Euskadi mundu mailan ezagutarazteko balio dute. Hauexek dira:

1.    www.euskaditurismo.net turismo-atariko edukiak mugikorretan hobeto ikusiko dira, edukiak pantaila txikietan ikusi ahal izateko egokitu baitira, bai eta gailu horietarako pentsatuta dauden funtzionaltasunei esker ere, esate baterako, hautatutako tokiraino doan ibilbidea lortzea.
2.    Helmugan gaudela, gugandik gertu dauden baliabideak bistarazten dituzten smartphonetarako eta tabletetarako aplikazioa. App horrek errealitate areagotua erabiltzen du Euskadin bidaiatzen gaudela edozer zerbitzuri buruzko informazioa bistaratzeko.
3.    Euskadiko ikono turistikoak errealitate areagotuan erakusten dituzten kamisetak. Turistak, kamiseta erosi, eta bere bizilekura eramango du gure artean bizitako esperientzia.

Dena dela, bidaien eta turismoaren industriari onura handiak eskaintzen dizkioten marketin mugikorreko aplikazioak erabiliko ditugu.

Gailu berriei (tabletak, telefono adimendunak, eta abar) eta, horientzako sortzen diren aplikazio berriei esker, kontsumo turistikoko ohiturak nabarmen aldatu dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)