Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Euskadi delitua egiten dituen adingabeen %85ek ez dute berriro deliturik egiten Jaurlaritzaren esku -hartze psikosozialaren ondoren

2013.eko uztailak 19

• Josu Erkoreka: «Zifra horrek Eusko Jaurlaritzaren ahalegina eta inbertsioa justifikatzen du, bai eta pertsonekiko duen konpromisoa ere».

• Honako hau da Euskadin delitua egiten duen pertsonaren profila: 16-17 urteko gizona, Euskadin jaiotakoa, jabetzaren kontrako delituak egiten dituena eta 6 eta 9 hilabete arteko batez besteko neurria betetzen duena.

• Hazi egin dira familia barruko indarkeriako delituak eta koadro psikologiko-psikiatrikoetatik eratorritako indarkeriako delituak. Azken horiek, gainera, larriagoak dira drogen eraginagatik. Egoera hori «kezkagarria» da.

• Ez dago itxarote-zerrendarik: jarritako neurrien % 100 betetzen ari dira Euskadin, atzerapenik gabe eta beste autonomia-erkidego batzuetara eraman beharrik izan gabe.

Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak, Justiziako sailburuorde Ana Agirrek eta Justiziako zuzendari Manuel Valínek adingabeen zentro bat bisitatu dute, adingabeen epaitegiek zigor-neurriak ezarri dizkieten gazteen errealitatea zer-nolakoa den lehen eskutik ezagutzeko. Zentro gehiago ere bisitatuko dituzte.

2012an, Euskadiko adingabeen epaitegiek 992 zigor-neurri ezarri zituzten. Arau-hausterik ohikoena jabetzaren kontrako delituekin lotuta zegoen: indarrezko eta larderiazko lapurretak eta ebasketak, besteak beste.

ETXEKO INDARKERIA

Familia barruko indarkeriarekin lotutako delituak gehien hazi direnetakoak dira. Mutilek egiten dituzte, betik bat, halako delituak (4tik 3k), baina senideen kontra delitua egiten duten nesken kopurua igo egin da.

Gehien areagotu den beste delituetako bat koadro psikologiko-psikiatrikoetatik eratorritako indarkeria da. Hori, gainera, larriagoa da substantzia estupefazienteen kontsumoagatik.

ADINGABE ARAU-HAUSLEAREN PROFILA

Honako hau da Euskadin delitua egiten duen adingabearen profila: 16-17 urteko gizona, Euskal Autonomian Jaiotakoa, jabetzaren kontrako delituak egiten dituena, eta liskarretan moldatzeko zailtasunak dituena, bai eta, batzuetan, jarrerako edo/eta buru-osasuneko arazoak ere. Horiek, askotan, substantzia estupefazienteen kontsumoarekin lotuta daude, eta horrek indartuta. Batez beste 6 eta 9 hilabete arteko zigor-neurria ezartzen zaio.

Nabarmendu behar da 2012an hartutako neurri irmoen ia % 70 Estatuan jaiotako adingabeei ezarri zitzaizkiela. Horietatik, % 90 Euskadin jaiotakoei ezarri zitzaizkien.

% 85EK EZ DU BERRIRO DELITURIK EGITEN

Euskal Autonomia Erkidegoaren sistema aitzindari batek delitua egin duten adingabeen jarraipena egiten eta ebaluatzen du epaileak jarritako zigor-neurria bete eta hiru urte eta erdiz.

Programaren arabera, bada, delitua egin duten adingabeen % 85ek ez du berriro deliturik egiten Eusko Jaurlaritzaren esku-hartzearen ondoren. Justiziako sailburu Josu Erkorekaren aburuz, zifra horrek «justifikatu egiten du Eusko Jaurlaritzaren ahalegina eta inbertsioa, bai eta pertsonekiko duen konpromisoa ere».

Ildo horretatik, Josu Erkorekak adierazi du bere sailak 15 milioi euro inguru inbertitzen dituela Gazte Justiziako programetan. Aurrekontu horrek eta baliabiderik ez duten pertsonentzako Doako Justizia finantzatzera bideratzen denak Justizia Zuzendaritzako ia aurrekontu osoa hartzen dute.

ITXAROTE-ZERRENDARIK EZ

Gainera, Josu Erkoreka pozik agertu da; izan ere, «adingabekoen epaitegiek ezarritako neurrien % 100 atzerapenik, itxarote-zerrendarik eta beste autonomia-erkidego batzuetara eraman beharrik izan gabe betetzen ari dira».

Eusko Jaurlaritzaren ustez, Gazte Justizia gobernu-ekintzaren ardatz nagusietako bat da, eta bere helburua Euskadi adingabe arau-hausleen gizarteratzean abangoardian egotea da.

BALIABIDEAK ETA PERTSONAK

Euskadin, Gazte Justiziako 14 hezkuntza-zentro eta -zerbitzu daude, eta horietan 228 lagunek egiten dute lan.

LANTALDE PSIKOSOZIALA

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak lantalde psikosozial bat du. Hori osatzen duten hezleek, psikologoek eta gizarte-langileek adingabea epaitegira eramaten dutenetik lan egiten dute. Eginkizun bikoitza du:

• Epaileei eta fiskalei adingabearen gizarte- eta familia-testuinguruari buruzko aholkuak ematea, kasu bakoitza modu pertsonalizatuan ebaluatzeko. 2012an, halako 1625 txosten egin zituen.

• Bitartekaritza-prozesuetan esku hartzea, zigor-neurriak ezartzea saihesteko. 2012an, 384 prozesutan egin zituen bitartekaritza-lanak; horietatik % 90,4 ebatzi ziren.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)