Berriak Osasuna
Eu

Prentsa oharra

2013.eko uztailak 18

Gaur hedabideetan jakinarazi denez, Arartekoak informazio-espediente bat irekiko du Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Larrialdi Zerbitzuaren saturazioa ikertzeko. Horren harira, bada, Osasun Sailak jakinarazi nahi du ez duela jakinarazpenik jaso. 

Nolanahi ere, Osasun Saila prest dago Arartekoarekin batera lan egiteko, jakinarazpen ofiziala jaso bezain pronto.

Igande arratsaldean gertatutakoa unean unekoa izan zen eta ospitaleak horren berri izan bezain laster konpondu zuen, ondoren egiaztatu bezala. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau