Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak esan duenez, «iragana ezagutu eta aitortu beharra dago, pertsona eta herrialde gisa hazteko»

2013.eko uztailak 18

Iñigo Urkullu lehendakariak azaldu duenez, Lemoako auzolandegian «iragana berreskuratzen» saiatzen dira,  «herrialdean elkarbizitzazko etorkizun bat eraikitzeko». Hala, gazteak egiten ari diren lanaren garrantzia azpimarratu du lehendakariak. Gazte horiek «gerrak, diktadurak, indarkeriak eta terrorismoak markatutako» XX. mendearen bukaera bizi izan dute. Han, milaka gudari armada faxistaren esku hilda, «elkarbizitza, tolerantzia eta errespetu» balioak ere galdu zirela nabarmendu du lehendakariak, eta hauxe ziurtatu du: «Orain, belaunaldi berrientzat berreskuratu nahi ditugu». Bere hitzaldian, Urkulluk esan du pertsona eta herrialde gisa hazteko «iragana ezagutu eta aitortu» beharra dagoela.

Iñigo Urkullu lehendakariak Lemoako auzolandegia bisitatu du. Han, gazte batzuk Gerra Zibilari buruzko memoria historikoa berreskuratzeko proiektu batean lan egiten ari dira, Gazteria Zuzendaritzak antolatuta.  Lehendakaria, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriarterekin, Lemoako alkatearekin, eta Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kiroletako zuzendariarekin batera, lubakietara joan da, gazteengana. Lemoa Burdinazko Gerrikoa defendatzeko eremu estrategikoa zen, Bilbora joateko zuzeneko pasabidea. Armada frankistak, faxista alemaniar eta italiarrarekin batera, Lemoa kontrolpean hartzea lortu zuen.Lehendakariak gogorarazi duenez, toki horretan bertan milaka pertsonak «dena galdu zuten, bizia galdu zutelako».

Lehendakariak, bere hitzaldian, zera nabarmendu du: «Ez dago inolako ideia, proiektu politiko edo aberriarekiko edo estatuarekiko maitasunik bizitzaren eta giza eskubideen gainetik». Bisita uztailaren 18an egin dute, horretarako «egun seinalatuan», lehendakariaren arabera. Urkulluk esan du gerrak «heriotza, mina eta gorrotoa» besterik ez dakartzala. Gainera, orain «belaunaldi berrientzako elkarbizitza eta askatasunerako» garaia dela azpimarratu du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Alcaldesa de Lemoa, Director de Juventud y Deportes del GV