Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak esan du Europako Batzordearen erabakiak ez duela ontzigintzaren etorkizuna bermatzen

2013.eko uztailak 17

Iñigo Urkullu lehendakariak esan du Europako Batzordeak gaur hartu duen erabakiak ez duela ontzigintzaren etorkizuna bermatzen laguntzen. Lehendakariak erabakiaren literaltasuna jakin arte «itxaroteko» eskatu du, geroago ekin ahal izateko. Urkulluk onartu duenez, Batzordearen jarrera «malgutzen joan da», baina, tamalez, azkenean, finantzatzaileen zehapenera mugatu da. Finantzatzaileak, esan duenez, «funtsezko alderdia dira ontzi berriak eraikitzeko». Almunia komisarioak etorkizunik onena opa die ontziolei, eta, hitzon harira, lehendakariak zera erantzun dio: «etorkizuna ez da hitz onekin konpontzen, ekitearen bidez baizik».

Lehendakariak esan duenez, orain zain egon behar dugu, eta, ondoren, «Estatuarekin batera lan egin»; izan ere, Estatua da laguntzak berreskuratzearen arduraduna. Elkarrekin lan egingo dute itzulketa aplikatzeko modurik «samurrena» diseinatzeko eta berreskuratuko dituzten baliabide horiek guztiak nola erabili zehazteko, «sektorearen bideragarritasuna bermatze aldera».

Iñigo Urkullu lehendakariak Lehendakaritzako atarian baloratu du tax leaseari buruzko ebazpena, Europako Batzordeak jakinarazi eta ordubete eskasera.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)