Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Gizarte babeseko euskal sistemak haur pobreziak aurrera egitea galarazten du

2013.eko uztailak 17

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak txosten bat aurkeztu du gaur Familiaren Euskal Kontseiluan, eta, horrek dioenez, gizarte-laguntzen eta -prestazioen egungo sistema Euskadiko haur-pobreziaren «euste-horma» da.

 

Gizarte-eragileek familiei buruzko politika publikoen diseinuan zer-nola parte hartu behar duten zehazten duen kontsulta-organoak haur-pobreziari buruzko autonomia-erkidegoko lehen azterlan monografikoaren emaitzak aztertu ditu gaur Gasteizen. SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroak egin du azterlana.

Txostenaren arabera, krisia dela-eta, txarrera egin dute 14 urte baino gutxiagokoen bizi-baldintzak, baina diru-sarrerak bermatzeko errentak haur-populazioan desberdintasunak murrizten eta pobreziako eta ongizaterik gabeko egoerak geldiarazten laguntzen du. Hala, egiaztatu denez, mota horretako gizarte-prestazioei esker, % 30 murriztu da Euskadiko adingabeen pobrezia. Nolanahi ere, pobrezia-egoeran dauden familien % 26k ez zuen prestazio hori eskuratu azken urtean, hainbat arrazoirengatik.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Traslap
    2013.eko irailak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Ado2_es: El 11,8% de los menores de 14 años viven en riesgo de pobreza en Euskadi. http://t.co/pnEbPOqqie

  • @eideras
    2013.eko irailak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Ado2_es: El 11,8% de los menores de 14 años viven en riesgo de pobreza en Euskadi. http://t.co/pnEbPOqqie

  • @Ado2_es
    2013.eko irailak 27

    Comentario de Twitter:
    El 11,8% de los menores de 14 años viven en riesgo de pobreza en Euskadi. http://t.co/pnEbPOqqie

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)