Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak ziurtatu du Biodonostiaren ikerketa-jarduerak «osasun-laguntza hobea» emateko balioko duela

2013.eko uztailak 17

Iñigo Urkullu lehendakariak osasun-arloko ikerketaren hazkundea nabarmendu du. «Biodonostia» da horren froga, bere esanetan.  Zentro hori «aitzindaria eta berritzailea» da eta, bertan, nazioartean «oihartzun handia duten jarduera zientifikoak» garatzen dira, lehendakariak adierazi duenez. Urkulluk berriro esan du euskal osasun-sistema «publiko eta unibertsal» baten alde dagoela, eta nabarmendu du Biodonostia garatzen diren I+G+b jarduerak «funtsezkoak» direla helburu hori lortzeko. Esan du, halaber, «laguntza ona eta ikerketa ona» lotuta daudela. Osasuneko berrikuntza horren aldeko apustuaren seinale, Ikerketa eta Berrikuntza zuzendaritza sortu da «lehen aldiz» Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailean.

Iñigo Urkullu lehendakaria Biodonostian, Euskadiko osasuneko ikerketako lehen institutuan, izan da gaur goizean. Berekin batera, Gobernuko zenbait kide izan dira, besteak beste: Osasuneko sailburu Jon Darpón eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriarte. Bai eta Osakidetzako zuzendaria ere.

Lehendakariak gogorarazi duenez, Euskadik 30 urte daramatza «gizarte-zerbitzuetan, teknologien aurrerapenean eta industrian etengabe eboluzionatzen, herritarrei ahalik eta zerbitzurik onena eskaintzeko». Orain, lehendakariaren ustez, etorkizunari begira lan egin behar dugu, Euskadi Europaren pareko bilakatuko duten estrategiekin. Urkulluk gogorarazi duenez, «Regiostars 2011» sariek Biodonostia aintzatetsi dute hain zuzen ere. Hitzaldia amaitzerakoan, lehendakariak bereizgarri dituzten balioen alde lan egiten jarraitzeko eskatu die Biodonostiako kideei; hots, «trebatzearen, hedatzearen eta gizarteari bueltatzearen» alde.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Director de Osakidetza, Director de Biodonostia