Berriak Osasuna
Eu

Gobernu Kontseiluak Elena Unzueta Torre izendatu du Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendari (2013-07-16(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013.eko uztailak 16

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak Elena Unzueta Torre izendatu du Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendari gaur goizean.

Elena Unzuetak 39 urte ditu, eta soziologian lizentziatua da. Erantzukizuneko hainbat kargu izan ditu autonomia-erkidegoko eta tokiko administrazioan, eta, orain, 60 profesional inguru dituen eta kontsumitzaileak eta erabiltzaileak defendatzeko eta babesteko politikak definitzen, bultzatzen eta gauzatzen dituen erakundea zuzenduko du.

Honako kargu hauek izan ditugu bere ibilbide profesional eta politikoan: Eusko Jaurlaritzako Administrazio eta Lehiakortasun Turistikoko zuzendaria eta Zallako Udaleko Gizarte Ongizate, Osasun eta Kontsumoko zinegotzia, Euskara eta Kultura Arloko zinegotzia eta lehen alkateordea.

Azken 4 urteetan, Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzaileko presidente izan da, eta, egun, Bizkaiko Landa Garapeneko teknikaria da Hazin (landa eta itsas ingurunearen garapenerako Eusko Jaurlaritzaren korporazioa), non Enkarterriko, Uribeko eta Busturialdeko eskualdeetan landa-dinamizazioko lanak egin baitituen, eta Euskadiko Landa Eremuko Emakumeen Batzordeko idazkari teknikoa.
Gainera, Tokiko Garapeneko eragile izan da Karrantza Haraneko Udalean.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau