Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan zenbait ikastetxe publiko sortzea, bat-egitea eta kentzea xedatzen duena. (2013-07-16(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013-07-16

LABURPENA

IES ESCUELA DEL PAPEL BHI, CPI ERETZA BERRI IPI, CPI MEDIDALDIEA IPI

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuztza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publiko batzuk sortu, integratu, bat egin eta desagertzea erabakitzen duen dekretua.

Tolosa udalerrian (Gipuzkoa) Bigarren Hezkuntzako ondorengo ikastetxe publiko hau kentzen da: IES Escuela del Papel BHI

Ondorengo ikastetxe hauek: CEIP Eretza HLHI eta IES Güeñes BHI biak Güeñes udalerrian (Bizkaia) kokatuek, bat egiten dute. Ondorioz, ikastetxe horiek desagertzen dira eta CPI Eretza Berri IPI ikastetxea sortuko da, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak emango dituena.

Kanpezu udalerrian (Araba) egongo den CPI Mendialdea IPI sortzen da. Ikastetxe horretan, CEIP Nuestra Señora de Ibernalo Ikastola HLHI eta IES Camperzo BHI desagertzen direnak integratuko dira. CPI Eretza Berri IPIk Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak emango ditu.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan