Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Sei hilabetean Eusko Jaurlaritza 59 aldiz agertu da Legebiltzarrean eta 1.044 galdera erantzun ditu idatziz (2013-07-16(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013.eko uztailak 16

LABURPENA

Gainera, Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politikoen 480 informazio-eskaera erantzun ditu.

X. legealdiaren lehen saio-aldian, Eusko Jaurlaritzaren goi-egitura osatzen duten pertsonak 59 aldiz agertu dira Eusko Legebiltzarraren bilkuretan edo batzordeetan.

Jaurlaritzaren Idazkaritzak bildutako zifren arabera, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak bildutako zifren arabera, 2013ko urtarriletik ekainera, Jaurlaritzak eskatutako 12 agerraldi egin ditu, eta beste taldeek eskatutako beste 47.

Bestalde, Jaurlaritzak idatziz 1.044 galdera eta dokumentutako 480 informazio-eskaera erantzun ditu.

IZAPIDETZEN

Gainera, uztailean Eusko Jaurlaritza aldi horretan egin dizkioten beste 63 galdera eta dokumentatutako 86 informazio-eskaera erantzuten ari da.

Halaber, bilkuran edo batzordeetan beste bederatzi aldiz agertzeko datak finkatzearen zain dago. Horietatik sei Jaurlaritzak eta beste hiru legebiltzarreko taldeek eskatu ditu, Legebiltzarreko saioen lehen seihilekoan.

IX. Legegintzaldiko lehen sei hilabeteak
(2009ko maiatza - abendua)
X. Legegintzaldiko lehen sei hilabeteak
(2013ko urtarrila - ekaina)
Plenoan edota Batzordean egindako agerraldiak norberak eskatuta 22 12
Plenoan edota Batzordean egindako agerraldiak Legebiltzarreko Taldeak eskatuta 32 47
Dokumentatutako informazio-eskaerak 810 1.044
Idatziz egindako galderak 363 480

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau