Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Jaurlaritzak 40 milioi euro bideratuko ditu etxebizitzen errendamendua eta zaharberritzea sustatzeko. (2013-07-16(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013.eko uztailak 16

Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gastua baimentzeko dena, alokairuaren sustapena 2013ko laguntzeko aurrekontua osatzeko.

Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gastua baimentzeko dena, 2013. urtean etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan babes daitezkeen jardunetarako formalizatutako maileguen interes-tasen sorospenerako.

Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gastua baimentzeko dena, 2013. urtean etxebizitzak birgaitzeko diru-laguntzak finantzatzeko.

LABURPENA

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Juan María Aburtok proposatuta, Gobernu Kontseiluak 40,32 milioi euroko laguntzak onartu ditu gaur martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren, babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoaren, esparruan hainbat jarduketa egiteko. Jaurlaritzak gaur onartutako neurriak etxebizitzen errehabilitazioari, errentamenduaren sustapenari eta formalizatutako maileguen interes-puntuen subsidiazioari buruzkoak dira zehazki.

Jaurlaritzak 15 milioi euro bideratuko ditu aurrekontu-ekitaldi honetan Renove Planaren barruan jasotako 15.000 etxebizitza inguru birgaitzera. 15.797 etxebizitza birgaitu ziren 2012an laguntza horiei esker.

Gainera, 13,89 milioi euro bideratuko ditu Jaurlaritzak errentamendua sustatzera. Lerro hori alokairurako etxebizitzak eta zuzkidura-bizitokiak sustatzeagatik sustatzaile publikoei eta pribatuei eman beharreko diru-laguntzetarako izango da. Baimendutako zenbateko horren bidez alokairuko 400 etxebizitza eta zuzkidura-bizitoki inguru diruz laguntzea aurreikusten da.

Azkenik, 2013an etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan babes daitezkeen jarduketengatik formalizatutako maileguen interes-puntuen subsidiaziorako laguntzak ere onartu ditu Batzordeak; 11,43 milioi euroko partida bat bideratu da hartarako. Diru-laguntzen lerro horrek alokairua sustatzeko maileguengatiko interes-tasen subsidioengatiko kostuak estaltzen ditu.

Mailegutan 60 milioi euro ematea du helburutzat, Jaurlaritzaren eta finantza-erakundeen arteko hitzarmen finantzarioaren babesean. Subsidioengatiko zenbatekoak subsidioek berekin dakartzan mailegu-kostuak estaltzen ditu (alokairua eta lurzorua bakarrik; erosketa, sustapen eta birgaitzera zuzendutakoek ez dute subsidiorik).

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau