Berriak Herri Administrazioa eta Justizia

Eusko Jurlaritzak herritarren 478.000 kontsula baino gehiago erantzun ditu urteko lehen sei hilabeteetan

2013-07-21
  • Eusko Jaurlaritzako herritarren arretarako Zuzenean zerbitzuak egunero 3.878 kontsultari erantzuten die batez beste, herritarren eta euskal herri-administrazioaren arteko komunikazio-tresna gisa sendotuta.
  • Kontsulta gehienak Bizkaitik egin dituzte, eta aurrez aurrekoak izaten dira batez ere.
  • Gehien egindako kontsultak: unibertsitatetik kanpoko eta eskolatzeko bekei, uztartzeko laguntzei eta Etxebideko izen-emateari buruzko informazioa.

Eusko Jaurlaritzako herritarren arretarako Zuzenean zerbitzuak 478.628 kontsulta erantzun ditu 2013ko lehen seihilekoan. Haietako gehienak aurrez aurrekoak izan dira (% 60), eta gainerakoak Jaurlaritzaren 012 telefonoaren bidez (% 40). Egunero 3.878 kontsulta jasotzen ditu Zuzenean zerbitzuak batez beste.

Gehien egindako kontsultak unibertsitatez kanpoko eta eskolatzeko bekei buruzko informazioari dagozkio, eta ondoren uztartzeko laguntzei zein Etxebideko izen-ematei buruzkoak datoz.

Zuzenean zerbitzuak 106 langile ditu Euskadiko herritarrek haren bitartez egindako kontsultei erantzuteko; haietako 72 aurrez aurreko kontsultez arduratzen dira, eta 34k, berriz, telefonoz egindakoei erantzuten diete.

Lurraldeei dagokienez, Zuzenean zerbitzuaren bitartez iritsitako kontsulta gehienak Bizkaitik (%53) datoz, ondoren Gipuzkoatik (%26) eta, azkenik, Arabatik (%21).

KOORDAINKETA

Zuzenean zerbitzuak 3.881 kontsulta jaso ditu osasun arloko koordainketa abierazi ondorengo lehen 8 egunetan, uztailaren 1etik uztailaren 8ra bitartean; hau da, egun haietan zerbitzuan jasotako dei guztien % 35 (10.979 guztira).

ZUZENEAN

Zuzenean 2008an sortu zen; «pertsonek pertsonentzat eskainitako zerbitzu horizontala eta osoa, multikanaka eta proaktiboa» da.

Bulego bana du Euskadiko hiru hiriburuetan, eta herritarren arretarako telefono-zenbaki bat: 012

Zuzenean-ek zerbitzu hauek eskaintzen ditu, besteak beste: Eusko Jaurlaritzak eskainitako izapideei eta zerbitzuei buruzko informazioa, orientazioa eta aholkularitza; izapideak hastea; dokumentuak erregistratzea; tasa, zehapen eta prezio publikoak kobratzea; kexak eta iradokizunak kudeatzea; herritarren eskabideak, eskaerak edo kontsultak dagokion Sailera bideratzea, eta izapide zein kudeaketa jakin batzuk egiteko aurretiko hitzorduak kudeatzea.

(Informazio zehatza erantsitako dokumentuan)

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan