Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Labelek bermatzen du gure arrantzaleek harrapatutako arrainaren jatorria eta kalitatea

2013.eko uztailak 15

HASI DA HEGALUZEAREN GARAIA

Hasi da Euskadiko arrantzaleentzat Hegaluzearen kanpaina, eta dagoeneko ari dira aurtengo lehenengo arrantzaldiak izaten. Antxoaren garaia amaitu berri dute, eta buru belarri sartu dira dagoeneko hegaluzearen arrantzan; beti ere, 2012ko harrapaketak bedintzeko edo gainditzeko helburuarekin.

2012an Eusko Label kalitate bereizgarriarekin  se identificaron con el 6.362 tona hegluze arrantzatu zituzten, 2011an baina dezente kilo gehiago.

Euskadiko arrantzaleen lana babesteko asmoz, beharrezkoa ikusten damerkaturatzen den hegaluzea bereiztuta ateratzea. Bide horretan, azkeneko urteetan ahalik eta arrain gehien Eusko Label bereizgarriarekin identifikatzeko ekindako lanari jarraipena eman nahi zaio; horrela, kontsumitzaileek jakingo dute arrain horien gure arrantzeleek harrapatu dituztela artisau eran.

Arrainak bereizteko lana lan zaila da, batez ere kontuan izaten badugu, une askotan arrain kopuru handia sartzen dela batera. Dena dela, Euskadiko Kofradia guztiek ezinbesteko ikusten dute produktua identifikkatzea eginkizuna indartuta ateratzeko.

Euskadiko Kofradietako ordezkariek eta Eusko Jaurlaritzak dei egiten diete kontsumitzaileei Eusko Label bereizgarria bila dezaten, erosketa egitean; horrela bermatu ahal izango dute produktuaren jatorria eta kalitatea, eta bidenabar, arrantzaleen lana babestuko dute.

Eusko Labela duen Hegaluzearen ezaugarriak

Betiko usadioa jarraituz arrantzatuak, freskoak eta kalitatearen garantia osoaz Eusko Labela duten Hegaluzea kalitate goreneko arrainak dira, banaka-banaka, antzinako tresneria erabilita harrapatutakoak, horrela, itsasoko flora eta faunarekiko erabateko errespetua bermatuz.

EAEko arrantza portuetan, pertsona adituek, untzien hustuketa egiten den une berean egiten dute hautaketa, tamainaren eta freskotasunaren irizpideei jarraituz, arrain onenak soilik aukeratu eta bereiztuz.

Arrainak, bereizgarri gisa, isatsean ziurtasunerako zigilu zuri aldaezin bat darama honako datuak bilduz: lehorreratua eta kontrolatua izan den portuaren izena; zein espezietakoa den; kontrol zenbaki bat zein untzik harrapatu, noiz lehorreratu eta hautaketan aritu den kontrol-taldea zein izan den jakiteko eta bere kalitate gorena ziurtatzen duen Eusko Label ezaugarria.

Gainera kontrol zenbakiaren eta webaren bidez  jakin ahal izango da barkuaren izena, espeziea, deskarga portua, kofradia, deskarga data, zonaldea eta arrantzatzeko modua

EAEko arrantza portuetan, pertsona adituek, untzien hustuketa egiten den une berean egiten dute hautaketa. Tamainaren eta freskotasunaren irizpideei jarraituz, arrain onenak soilik aukeratu eta bereizten dituzte.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau