Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Oregik Añanako gatz-harana Unescoren mundu-ondare bilakatzea sustatzeko erakunde arteko lankidetza nabarmendu du

2013.eko uztailak 14

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik uraren paisaiei buruzko Unesco Etxeak antolatutako jardunaldien amaiera-ekitaldian parte hartu du, eta «Gatz-haranaren memoria» argi soinuzko ikuskizunean izan da, Gatzagan.

Ana Oregik Añanako gatz-haranaren kultura-paisaia Unescoren mundu-ondare bilakatzea sustatzeko erakundeak eta herritarrak batera egiten ari diren ahalegina nabarmendu du. Berarekin batera, Gatzagako alkate Juan Carlos Medina, Arabako ahaldun nagusi Javier de Andrés, Biltzar Nagusietako presidente Juan Antonio Zárate, Gatz-haranaren Fundazioko kudeatzaile Roberto López de Eguilaz eta Valentín Angulo gatz-ekoizlea izan dira.

Guztira 50 bat aditu izan dira jardunaldietan. Uraren paisaien kultura- eta natura-balioei buruz eztabaidatu dute, eta etorkizunean sistema hidrikoen kudeaketan aplikatzeko ereduen oinarri izan daitezkeen esperientziak partekatu dituzte. Oregik gatzari lotutako herriaren historia birsortu duen argi soinuzko ikuskizuna ikusi du. Herriko bizilagunek interpretatu dute, bai eta Medina alkateak berak ere.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Juan Carlos Medina, Javier de Andrés, Juan Antonio Zárate, Valentin Angulo, Roberto López de Eguilaz, Juan Carlos Ramírez Escudero, Iñaki Guillerna, Marta Ruiz