Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Arriolak espero du “datorren hilabetean” sinatu ahal izatea Etxebizitzaren Gizarte Itunaren behin betiko dokumentua

2010.eko apirilak 12

AVSk bere lankidetza eskaini dio Eusko Jaurlaritzari, etxebizitzari buruzko estrategia publikoak garatzeko

Iñaki Arriola Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailburuak bilera izan du Etxebizitza eta Lurzoru Sustatzaileen Elkartearen (AVS) Zuzendaritza Batzordearekin. Topaketa hau etxebizitza sektorearekin zerikusia duten eragile publiko eta pribatuekin sailburua egiten ari den bilera eta kontaktuetako bat da, Etxebizitzaren Gizarte Ituna zehartzeari begira. Arriolak adierazi duenez, espero du “datorren hilabetean” adostu ahal izatea etxebizitzari buruzko politika publikoak berrorientatzen dituen dokumentua.

Iñaki Arriola Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailburuak bilera izan du gaur goizean Etxebizitza eta Lurzoru Sustatzaileen Elkartearen (AVS) Zuzendaritza Batzordearekin, Etxebizitzaren Gizarte Ituna bideratzeko elkarrizketa-prozesuaren testuinguruan egiten ari den kontaktu eta bilera multzoaren baitan. Arriolak azaldu duenez, etxebizitza sektorearekin lotutako eragile publiko eta pribatuekin egiten ari den bilera horietan “konklusioetara iristen ari dira, alegia, gizarte eragileekin zehaztea espero duen konklusioetara, etxebizitza politikak datozen urteotan orientatuko dituen dokumentu bat definitzeari begira”.

Iñaki Arriola Etxebizitza sailburuaren eta Etxebizitza eta Lurzoru Sustatzaileen Elkartearen Zuzendaritza Batzordearen arteko bilera gaur goizean egin da, Gasteizen.

Sailburuak azpimarratu du neurriak “guztion artean” determinatzeak duen garrantzia, “partxeak jarri beharrean” “etorkizunerako estrategia bat prestatzeko, etxebizitza babestuaren sustapena gidatzen duten irizpideak hauexek izan daitezen: iraunkortasuna eta herritarren benetako beharretatik gertu egotea”. “Neurriak ezarri behar ditugu, guztion artean, geldirik dauden lurzoruen garapena ahalbidetzeko”, adierazi du Arriolak. Beraren ustez, funtsezkoa da “apustu estrategiko bat egitea, bi ardatzetan oinarrituta: alde batetik, alokairuko etxebizitzaren kudeaketa; bestetik, hiri-zaharberrikuntzan eta eraikin eta etxebizitzen lehengoratzean oinarritutako etxebizitza politikaren garapena”.

Etorkizunari begira, Arriolak uste du Euskadiko AVSk “funtsezko zeregina” bete behar duela prozesu honetan. Iñaki Maiza AVSko presidenteak, berriz, esan du elkarteak bere lankidetza eskaintzen diola Eusko Jaurlaritzari etxebizitzari buruzko estrategia publikoak garatzeko”.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñaki Arriola, sailburua