Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak ziurtatu du “badagoela oraindik tartea” Europako Batzordeko kideek ontziolen inguruko erabakia aldatzeko

2013.eko uztailak 12

Iñigo Urkullu Lehendakariariak ETB2ko “El Dilema” programa berrian eginiko elkarrizketan adierazi du “ontziolek ez dutela ateak itxi beharko”. Lehendakariaren esanetan, “badago tartea” batzordekideek diru-laguntzak nork ordaindu beharko dituzten irizpidez aldatzeko. Lehendakariak espainiar estatuko presidenteari, Rajoyri inplikatzeko eskatu dio  eta azken erabakiak ontziolei aitortzen badie diru-laguntzen itzulketa,  “espainiar ogasunak diru hori ontziolen sektorera bueltatu” beharko dizkiola adierazi du Lehendakariak. Edonola ere, azken erabakia laguntzak itzultzearena balitz 2011 urtetik aurrera izan beharko litzatekela uste du Urkulluk.

Hitzarmen kolektiboak ere izan dira hizpide elkarrizketan. Lehendakariak azpimarratu ditu Eusko Jaurlaritzak adostasun batera heltzeko hilabeteetan eginiko ahaleginak. Lehendakariak gororarazi du Jaurlaritzak planteatutako proposamena, hau da, “euskal esparrua babesten zuen arau izaerazko hitzarmen interprofesionala”. Ez zen posible izan eta orain, uztailak 7tik aurrera, Lehendakariak espero du enpresari eta langileen arteko harremanak  “emankorrak” izatea jokoan baitaude, Urkulluren esanetan, enpresen etorkizuna.

Nolanahi ere, Urkulluren ustez, krisi ekonomikotik irtetzeko eta gizarte-prestazioak bermatzeko “osoko aldaketa fiskala” behar da. Horrela jardun du Lehendakariak alderdi politikoek esku-artean duten fiskalitatearen negoziazioaz.  Urkulluk “gizartea zigortuko ez duen” eta ekonomia garatuko duen hitzarmena defendatu du. Lehendakariak aitortu du alderdien arteko negoziazioak “aurrera” doazela eta baldin eta arau berriak 2014ko lehen egunean indarrean jarri nahi badira, akordioa irailerako prest egon beharko litzateke.

Fiskalitatearen inguruko hitzarmena posible izango da alderdi politikoen arteko akordioari esker. Lehendakariak azaldu du azken hilabete hauetan alderdi politikoen harremanak “bideratu” egin direla eta orain akordio berriak ekarri ditzakeen  “elkarrizketa multipolarrak” ikusten ari garela. Akordioak ez bakarrik arlo ekonomikoan, baita “guztiei” azaldutako autogobernuaren estatus berrian ere. Urkulluk begirada Madrilen kokatu du eta Rajoyri eskatu dio ardatza “elkarbizitza politikoan” jarri dezala, behin ETAren biolentzia zikloa bukatu denean. Honez gain, lehendakariak espainiar presidenteari errespetua eta  bere proposamenei erantzutea eskatu dio. Barcenas kasuaz ere aritu dira elkarrizketan eta Rajoyk azalpenak eman behar dituela adierazi du Urkulluk, “horixe baita gizarteak eskatzen diguna, politikoak garenez gero”.

Jai garaia da eta Iruñeako festetan udaletxearen aurrean kokatutako ikurriña ekarri dute gogora. Lehandakariak irudi horrek "sentimendu ezberdinak" eragin zizkiola esan du. Alde batetik  Urkulluk adierazi du ez duela ulertzen nola Udalak debekatu zezakeen ikurriñaren presentzia jaietan, eta bestetik, Lehendakariak adierazi du irudi horrek  “tristura” eman ziola jaurti ziren txistuak ikurriñari zuzenduta zeudelako. Aldi berean Urkulluk gogorarazi du jaiak gozatzeko direla eta erribindikazioak badutela bere “momentua eta tokia”. Agian, Urkulluren hitzetan, askoz ere zentzuzkoagoa litzateke ikurriña hori eguerdiko hamabiak arte jartzea eta gero jaiei hasiera ematen uztea.  “Jaietan jai” argitu du Urkulluk.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)