Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak 2013an zientzian eta teknologian egindako inbertsioa 2012koaren antzekoa izatea aurreikusi du

2013.eko uztailak 15

Eusko Jaurlaritzak ikerketa zientifikoaren eta teknologikoaren aldeko apustua sendotu du, eta horretarako, 2013ko inbertsioa aurreko ekitaldian egindakoaren antzekoa izango da. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburu Antza Tapiak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak ikerkuntza teknologikoa babesteko laguntza-programa guztiak abiaraziko ditu berehala. Hala, Saiotek izenekora 7 milioi euro bideratuko dituzte, eta Ikertu delakora, 0,7 milioi euro. Tapiaren arabera, ikerketa zientifikoa eta teknologiakoa industriaren sektorea «aldatzeko palanka» da. Sailburuaren hitzetan, inbertsioaren helburua «industriari zuzendutako ezagutzaren transferentzia hobetzea da, emaitzek produktuen kalitatean, ekonomian eta, azkenik, pertsonetan eragina izan dezaten».

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburu Arantza Tapiak prentsaurrekoa eman du Lehendakaritzan EAEko korporazio teknologikoetako eta ikerketa kooperatiboko zentroetako arduradunekin eta Iñigo Urkullu lehendakariekin bilera egin ondoren.

Arantza Tapiak Eusko Jaurlaritzak zientziara eta teknologiara bideratuko dituen hiru inbertsio-ildoak azaldu ditu: I+G+B babesteko tresnak bermatzea, baliabide ekonomikoen eragina optimizatzea eta, azkenik, espezializazio estrategia adimenduna edukitzea. Hala, sailburuak «ezagutzaren transferentzia hobetzeko beharra» nabarmendu du. Horregatik, ebaluazio-metodoak abian jarri behar dira, «hobetzeko ebaluatzea», adierazi du Tapiak. Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sarea balioetsiko da eta programen eta horietara bideratutako baliabideen segimendua egingo da. Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun sailburuak adierazi du baliabide osagarriak aktibatzeari esker, adibidez, defizita txikitzeari esker, izango dela posible inbertsioa egitea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)