Berriak Osasuna
Eu

Osakidetzan ebakuntzak egiteko batez besteko itxaronaldia 3 egunez laburtu da 2013ko lehenengo seihilekoan

2013.eko uztailak 12

Osakidetzak ohiko parametroei eutsi die, jarduerari eta asistentziaren kalitateari erreparatuta

Bertaratu gabe egindako kontsultak finkatu dira, bai lehen mailako arretan, bai  arreta espezializatuan

Hemendik aurrera, Osakidetzak sei hiletik behin argitaratuko ditu datu hauek, baliabide publikoen kudeaketa gardenagoa izan dadin

Ebakuntzak eta kontsultak egiteko itxaronaldia 3 egunez laburtu da Osakidetzan 2013ko lehenengo seihilekoan, 2012ko abenduko datuekin alderatuta. Euskal Osasun Zerbitzuak ohiko parametroei eutsi die, jarduerari eta asistentziaren kalitateari erreparatuta.

Hala jakinarazi dute Osakidetzako zuzendari nagusi Jon Etxeberriak eta asistentzia sanitarioko zuzendari Antonio Arraizak gaur goizean eman duten prentsaurrekoan. Biak agertu dira Euskal Osasun Zerbitzuak aurtengo lehenengo seihilekoan izandako jardueraren txostena aurkezteko. Informazio hori, Jon Darpón Osasun sailburuak iragarri bezala, sei hiletik behin argitaratuko da, baliabide publikoen kudeaketa gardenagoa izan dadin.

2013ko lehenengo zati horren balantzearen arabera, Osakidetzak bere zerbitzu- eta kalitate-estandarrak finkatzea lortu du. Halaber, itxaronaldia 50 egun baino gutxiagokoa da interbentzioetarako, 9 egun baino gutxiagokoa probak egiteko, eta 23 egun baino gutxiagokoa kontsultetarako. Horrenbestez, 65/2006 Dekretuan ezarritako helburuak bete dira; izan ere, 60 eguneko gehieneko epea xedatzen du Euskal Osasun Sisteman urgenteak ez diren prozedura kirurgiko programatuak gauzatzeko. Halaber, egungo batez besteko itxaronaldia dago 2011an Osakidetza hobetzeko planean ezarritako epeen azpitik, 55 eguneko gehineko itxaronaldia ezarri baitzen plan horren bidez.

Ratio horiek ikusita, Osakidetzako zuzendari nagusi Jon Etxeberriak jendaurrean eskerrak eman dizkie Osakidetzako profesional guztiei, "haien ahaleginari eta ardurari esker herritarrei ahalik eta zerbitzu hoberena ematea lortu baitugu". (Testu osoa ikusi PDFn.)

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko