Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Borondatezko Lankide Gazteak garapen herrialdeetara bidean jada

2013.eko uztailak 11

Euskadiko 46 gazte, Eusko Jaurlaritzako Borondatezko Lankide Gazteak programan hautatuak izan direnak gaur abiatu dira lankidetza proiektuetan arituko diren herrialdeetara, "Borondatezko Lankide Gazteak" programaren barruan. Guztira aurten 86 gaztek hartuko dute parte programa honetan, eta horietatik 46 gaur agurtu dituzte Loiuko aireportuan, Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol Zuzendaria bertan zela.

Gaur agurtutako gazteak Ekuatore Ginea, India, Honduras, Kolonbia eta Perura joan dira.  

"Borondatezko Lankide Gazteak" programa 20-30 urteko gazteei zuzenduta dago eta gazteen artean elkartasunaren balorea sustatzea du helburu; izan ere, ematen die lankidetza-jardueren garapena tokian bertan ezagutzeko aukera. 

2013ko edizio honetan parte hartzeko 553 eskaera jaso ditu programak eta 86 izan dira selekzionatuak. Hautatutako pertsonek garapenaren aldeko 55 gobernuz kanpoko erakundek sustatzen dituzten 44 proiektutan egingo dute lan.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)