Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko langileen 2014. urteko jaiegunen egutegia onartzeko dena. (2013-07-09(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013.eko uztailak 09

LABURPENA

EAE-KO LAN EGUTEGIA 2014RAKO

Juan Maria Aburto Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko 2014 jaiegunen egutegi ofiziala onartu du. Onartutako egutegi horren arabera, lan-auzietarako egun baliogabeak izango dira urteko igande guztiak eta jaiegun hauek:

Urtarrilak 1, Urteberri Eguna.
Urtarrilak 6, Jaunaren Agerkundea.
Apirilak 17, Ostegun Santu Eguna.
Apirilak 18, Ostiral Santu Eguna.
Apirilak 21, Pazkoa Astelehena.
Maiatzak 1, Langilearen Eguna.
Abuztuak 15, Andre Mariaren Igokundea.
Urriak 25, Euskadiko Eguna.
Azaroak 1, Santu Guztien Eguna.
Abenduak 6, Espainiako Konstituzioaren Eguna.
Abenduak 8, Sortzez Garbia.
Abenduak 25, Eguberri Eguna.

Era berean, baliogabeak izango dira lanerako tokian tokiko bi jai ere, ordainduak eta berreskuraezinak; Enplegu eta Gizarte Politikako lurralde-ordezkariek ezarriko dituzte, udalerri bakoitzeko udalbatzak proposatuta. Baliteke egun horiek lurralde historiko bakoitzeko toki batean baino gehiagotan jai izatea.

Udalek proposamenak egin eta dagokien lurralde-ordezkaritzara bidali beharko dituzte; horretarako, hilabeteko epea izango dute, BOEn egutegi hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau