Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

26,6 milioi euro unibertsitate-beketarako. (2013-07-09(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013.eko uztailak 09

Agindua, deialdia egiten duena 2013-2014 ikasturtean unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko diru-laguntzetarako eta 2013-2014 ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoan unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egingo dituzten ahalmen urriko ikasleen garraio-gastuak ordaintzeko laguntzetarako.

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Política eta Kultura sailburuak proposatuta, gaurko bilkuran agindu bat onartu du. 2013-2014 ikasturtean unibertsitate eta goi-mailako ikasketak egiteko beketarako deia egiten duena, izaera orokorreko beketarako, eguneroko garraio-gastuak ordaintzeko eta minusbailotasunen bat duten ikasleak garraiatzeko diru-laguntzarako, hain zuzen.

Beken deialdi hau, 26,6 milioi euroko zenbateko globalean, Euskal Autonomia Erkidegoan administrazio-egoitza duten ikasleentzat da, 2013/2014 ikasturtean Autonomia Erkidego honetan edo Estatuaren gainontzeko tokietan kokatuta dagoen edozein tokitan ondorengo ikasketak egin behar badituzte:

Graduko unibertsitate-titulu ofiziala, unibertsitate-masterraren titulu ofiziala eta unibertsitate-diplomatuaren, arkitekto teknikoaren, ingeniari teknikoaren, lizentziatuaren, arkitektoaren eta ingeniariaren titulu ofizialak lortzera bideratuak; egokitzapen-ikastaroak eta unibertsitate-ikasketen bigarren ziklo batera iristeko behar diren prestakuntza-osagarriak; 25 urtetik gorakoak unibertsitatera sartzeko unibertsitate publiko ez presentzialek ematen duten prestakuntza-ikastaroa; goi mailako arte-irakaskuntzak eta akademikoki unibertsitate-lizentziatuaren edo diplomatuaren baliokideak diren titulu ofizialak lortzera bideratutako goi mailako beste ikasketa batzuk.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau