Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

193.600 euro Hezkuntza Prestakuntza/Berriztapeneko proiektuetarako. (2013-07-09(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013.eko uztailak 09

Agindua; honen bidez, unibertsitateaz kanpoko ikasketak -heziketa-zikloak izan ezik- ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuei eta mendekoak ez diren ikastetxe publikoei dei egiten zaie hezkuntzako prestakuntza- eta berrikuntza-proiektuak egin ditzaten, eta 2013-2014 ikasturtean zehar proiektu horiek aurrera ateratzeko diru-laguntzak emateko baldintzak edo betekizunak ezartzen dira.

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Política eta Kultura sailburuaren proposamenez, gaurko egunez agindu bat onartu du, Hezkuntza Prestakuntza/Berriztapeneko proiektuak egiteko unibertsitateaz kanpoko itunpeko ikastetxe pribatuak deitzen dituena eta 2013/2014 ikasturtean aurrera eraman beharreko proiektu horiek egiteko dirulaguntzak jasotzeko baldintzak zehazten dituena.

Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza maila eta mota desberdinak, heziketa-zikloak izan ezik, ematen dituzten itunpeko ikastetxeak, curriculuma eta oinarrizko gaitasunen garapena hobetzeko planak aurkez ditzaten, deitzea eta 2013-2014 ikasturtean aurrera eraman beharreko proiektu horiek gauzatzeko dirulaguntzak jasotzeko baldintzak zehaztea ditu agindu honek, 193.600 euroko zenbateko globalekoak, helburu.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau