Berriak Ogasuna eta Finantzak
Eu

Erabakia, EAEko sektore publikoko entitate guztien kontu-auditoriari dagokiona. (2013-07-09(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013.eko uztailak 09

LABURPENA

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO SEKTORE PUBLIKOKO ERAKUNDEEN KONTUAK IKUSKATZEKO HITZARMENA

Gobernu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakundeak ikuskatzeari buruzko hitzarmena onartu du 2013, 2014 eta 2015erako.

Hitzarmen honek, Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko Legean ezarritako kontabilitate-, ekonomia- eta finantza-kontrola betez, prozedura bat ezartzen du, EAEko sektore publikoa osatzen duten erakunde guztiek beren urteko kontuak ikuska ditzaten.

Hitzarmen honek, halaber, barne-kontroleko txostenak eginarazten dizkie erakunde guztiei aurrekontua betetzearekin eta legezkotasunarekin loturik. Hauek dira helburuak, besteak beste: aurrekontuaren exekuzio-maila eta ekitaldirako aurreikusitako helburuak aztertzea, kontratazioen legezkotasuna, diru-laguntzak eta ordainketa-erregimena, edota prozedurak zein barne-kontrola hobetzeko iradokizunak eta gomendioak egitea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau