Elkarlan Sariak
Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
qrcode

Jaurlaritzak Elisa Pérez Vera eta Daniel Innerarity izendatu ditu kode Etikoa betetzen den ikuskatzeko eta kontrolatzeko Etika Publikoko Batzordearekin kide

2013-07-08

Nazioarteko zuzenbide publiko eta pribatuko katedraduna eta filosofia politiko eta sozialeko katedraduna arduratuko dira kontsultak artatzeaz;  halaber, EAEko Administrazio Orokorreko eta erakundeetako goi-kargudun eta behin-behineko langile guztiek sinatutako etika eta gobernu onaren kodearen betetze-maila indartzeaz eta gainbegiratzeaz ere arduratuko dira.

Gobernu Kontseiluak Elisa Pérez Vera eta Daniel Innerarity Etika Publikoko Batzordeko kide izendatuko ditu bihar. Esandako batzordea Jaurlaritzak maiatzaren 28an abiarazitako etika eta gobernu onaren kodearen inguruko kontsultak artatzeaz eta hura ikuskatzeaz arduratuko dira.

Batzordea Herri Administrazio eta Justizia Sailari adskribatuta dago, eta bost kide dauzka:

 

  • Lehendakaritza: Justizia eta Herri Administrazioko Sailaren arduraduna. (Josu Erkoreka)
  • Funtzio Publikoko Sailburuordetzaren arduraduna. (Andrés Zearreta)
  • Etikaren alorrean eta goi-zuzendaritza exekubitoan esperientzia eta prestigio handia duten bi aditu. (Elisa Pérez Vera eta Daniel Innerarity)
  • Idazkaritza: Jaurlaritzan goi-kargua duen pertsona bat, batzordearen idazkari-lanetan aritzeko. (Maire Iruretagoiena, HAEEko Zuzendaria)

 

Funtzioak

Oharrak, kontsultak, iradokizunak, kexak, ez-betetze posibleen salaketak jasotzeko batzorde eskumenduna izango da.

Kodea sinatuta daukaten pertsonen ekintzen edota omisioen larritasuna zein ondorioak kontuan izanik, Etika Publikoko Batzordeak berehala proposatuko lioke Gobernu Kontseiluari pertsona hori kargutik kentzeko, ez baditu betetzen berariaz bildutako jarrera-estandarrak; hala, portaera jakin hori zehatu, instruitu edota zigortu egingo da, edota Ministerio Fiskalari helarazi, ustez delitu edo faltaren bat izanez gero.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko