Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Uztailaren 13an izango da Hiru Itsasadarren II´garren Estropada

2013.eko uztailak 04
  • Helburua itsasoak eta itsasadarrak babestearen garrantzia herritarrei helaraztea da
  • Bilbotik irten eta, Plentzian geldialdia egin ondoren, Bermeon amaituko da. Aurreko egunean, WOP taldeak kontzertua emango du Itsas Museoan

Euskadiko Biodibertsitate Zentroak, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak, Crusoe Treasurek eta Orza Getxoko Abrako Kirol Portuko Armadoreen eta Patroien Elkarteak Hiru Itsasadarren Estropada antolatu dute datorren larunbaterako, uztailak 13, itsasoaren eta biodibertsitatearen alde. Ekimenaren helburua herritarrak itsasoak eta itsasadarrak babestearen garrantziaz sentsibilizatzea da, baita Euskadiko ingurumen-kapitalaren askotarikotasuna, funtzioak eta aberastasuna erakustea ere.


Estropadaren bigarren edizio honen irteera neutralizatua Bilboko Itsas Museoaren kaian egingo dute larunbat goizean. Ondoren, estropadaren irteera ofiziala Gorlizko buian izango da, Crusoe Treasuren urpeko instalazioetatik gertu, eta Bermeoko portuan amaituko da. Hala, Bizkaiko hiru itsasadarrik garrantzitsuenetan ibiliko dira, hau da, Bilboko itsasadarrean, Plentziako itsasadarrean eta Mundakako itsasadarrean. Ondoren, parte-hartzaileak Busturiako Euskadiko Biodibertsitate Zentrora eramango dituzte, koktel batez goza dezaten eta sariak jaso ditzaten. Sari nagusia, Brittany Ferriesek emandako Portsmoutherako joan-etorriko bidaia izango da. Orzak koordinatuko du estropada eta behar bezala gauzatzen dela zainduko du.


Estropadaren aurretik, uztailaren 12an, ostirala, WOP (Walk on Project) taldeak kontzertu interaktiboa emango du. Lehen zatian, haurrek musika-tresnekin jotzeko aukera izango dute Bilboko taldeak gero interpretatuko dituen abestiak. Walk on Project neuro-endekapenezko «ezohiko» gaitzen berri emateko, horien inguruan sentsibilizatzeko eta gaixotasun horiek ikertzen laguntzeko proiektua da, eta bildutakoa ikerkuntzara bideratzen du.

Izena emateko, Getxo Bela Eskolako 94 491 66 32 telefonora deitu behar da. Informazio gehiago: www.museomaritimobilbao.org, www.crusoetreasure.com, www.orza.biz eta www.torremadariaga.net.

Bilboko Itsasadarreko Itsas Museoa irabazi asmorik gabeko erakunde kulturala da. Bilboko Itsasadarrean sortutako itsasoko ondarea eta inguruak babestea, ikertzea eta horren berri ematea dira museoaren helburuak, baita turismoa bultzatzea, aisialdirako jarduerak sortzea eta ondare kulturalaren eta historikoaren babesa bermatzea eta sustatzea ere, eta, orobat, itsasoko kulturaren arlo guztietarako sarbidea sustatzea, alor horietan sortzen diren ekimenak sustatuz eta horietan parte hartuz.

Euskadiko Biodibertsitate Zentroa Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailak kudeatzen du, Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren bidez.

Bajoelagua Factory, Crusoe Treasure markaren bidez, itsaso hondoan gordetako ardoak ekoizten dituen Plentziako urpeko upategiaren jabea da. Ardoaren kalitateak oso kritika onak bildu ditu nazioartean eta edizio mugatuak ekoizten dituzte, besteak beste, Errusia, Taiwan, Japonia eta Txinako merkatuetarako.

Info +   : Roque Pérez-Agote. Tel.: 94 687 04 02 / 688 695 317

Helbide elektronikoa: roque.perezagote@torremadariaga.org

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)