Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Euskadik indar berarekin jarraituko du ontzigintzaren sektorea defendatzen Madrilen eta Bruselaren aurrean

2013.eko uztailak 04

Eusko Jaurlaritzak eta tax lease sistemaren eragina jasango duen ontzigintza-sektore osoaren arteko bileran, Almuniak adierazitako irtenbidea birbideratzeko defentsa komuna indartzea erabaki dute

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak positibotzat jo du gaur goizean ontzigintzaren sektorearekin izan duen bilera. Izan ere, bertaratuek ondo hartu dituzte bai bilera-deialdia, bai Eusko Jaurlaritzak eta, bereziki, Iñigo Urkullu lehendakariak azken asteetan Bruselak tax lease sistemari buruz hartutako erabakiari aurre egiteko eman dituzten pausoez Arantza Tapia sailburuak esandakoak.

Agerian eta indartuta geratu dira Eusko Jaurlaritzak eta ontzigintzaren sektore osoak (Euskal Herriko Itsas Foroa eta erabakiaren eragina jasango duten ontziolen eta ontzi-enpresen patronala eta enpresa batzordeak) Euskadiren interesak elkarrekin defendatzeko nahia eta asmoa.

Bileran, Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun sailburu Arantza Tapiak saileko ordezkariek Euskadin, Madrilen eta Bruselan eman dituzten pausoak azaldu ditu: Joaquín Almunia Europako komisarioak azaldutako erabakiak sortutako nahasmena argitzeko ekimenak eta, erabakia egia bihurtuko zela zirudienean, lehendakariak berak egindako bilera eta izandako elkarrizketa erabakigarriak.

Europako komisarioak atzo egindako adierazpenak entzun ondoren, sailburuak aukera bat dagoela eta ezin dugula galdu adierazi du. Ildo horretatik, Eusko Jaurlaritzak maila goreneko ekintza instituzionalaren intentsitateari eusteko konpromisoa azaldu du, Iñigo Urkulluk zuzenduko duena. Gainera, Industria Ministerioarekin lankidetza estuan eta zorrotzean arituko dira, ikuspuntu juridikotik.

Ildo horretatik, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Saileko arduradunak Ministerioak Bruselari bidali behar dizkion argudio juridikoak indartzeko beharrezko informazioa biltzen ari dira, Almuniak planteamendua aldatu eta sektoreak jasango duen eragina ahalik eta txikiena izan dadin.

Hemendik aurrera, Almuniaren erabaki beldurgarrian eragina izan ditzaketen argudio juridikoei dagokienez, Tapiak adierazi du «argudio berriak» baino, horiek zehaztea garrantzitsuagoa dela, 2011tik duela zenbait egunera arte, Bruselak ez du sektoreak bidalitako argudioen aurrean erreakzionatu.  Orain, ebazpenaren zirriborroak azalduko du zenbait argudio nola zehaztu eta indartu, Ministerioari laguntzeko, hark jardun behar baitu.

SPRIren Bilboko egoitzan egindako bileran, Eusko Jaurlaritzaren ordezkari gisa, Arantza Tapia sailburua, Industriako sailburuorde Juan Ignacio García de Motiloa eta Industria garapenerako zuzendari Alejandro López Cárcamo izan dira.

Sektorearen ordezkari moduan, berriz, Euskal Herriko Itsas Foroaren arduradunak eta La Naval, Murueta, Zamakona, Balenciaga eta Pasaiako ontzioletako eta Murueta eta Ibaizabal ontzi-enpresetako patronaleko eta enpresa-batzordeko kideak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)