Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Alexander Arriolak, SPRIko zuzendari nagusiak, Eskualde Garapeneko Agentzien Elkarteko XIII. Foro eta Batzar Nagusian parte hartuko du bihar

2013.eko uztailak 03

- SPRILUReko zuzendari Jose Miguel Artazak hitzaldi bat emango du industria-espazioen kudeaketari ikuspegi berri bat emateari buruz.

Alexander Arriolak, SPRI Taldeko zuzendari nagusiak, Eskualde Garapeneko Agentzien Elkarteko XIII. Foro eta Batzar Nagusian (ADR) parte hartuko du bihar (uztailak 4, osteguna), Valentzian, ADRren Plataforma Iberoamerikarraren II. Topaketaren ostean. SPRILUReko zuzendari Jose Miguel Artazak hitzaldi bat emango du "Retos de las ADR hoy" izenburupean, eta hitzaldi horretan industria-espazioen kudeaketari ikuspegi berri bat emateari buruz mintzatuko da.

Autonomi erkidego guztietako agentziak biltzen dituen Eskualde Garapeneko Agentzien Espainiako Elkarteak (ADR) bere hamahirugarren topaketa ospatuko du Valentzian, "Promoviendo la competitividad de nuestro tejido productivo" izenburupean. Elkartearen helburua da ekintzailetza, finantzaketa aurreratua, berrikuntzaren bultzada eta informazio eta komunikazio teknologien sustapena indartzea, nazioarteko lankidetza ahalbidetzea eta agentzien barne kudeaketa, prestakuntza nahiz etorkizuneko prospektiba bultzatzea.

Ekonomiaren Garapeneko Agentziak (ADR) eskualdeetako jarduera ekonomikoa eta produkzio sistema sustatzeko sortu ziren eta helburutzat dute erraztasunak ematea beren eskualdeko klusterrak eta enpresak garatu daitezen eta, bide horretatik, enpresa- eta industria-sarea bultzatu dadin.

2013ko uztailak 3.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Jose Miguel Artaza SPRILUReko zuzendaria