Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskadi “milioika sukaldarien Herrialdea”

2013.eko uztailak 03

Urkullu Lehendakariak adierazi du «gure gastronomia gure herrialdearen erakusleihoa» dela, eta horregatik ez daukala zalantzarik baieztatzean sukaldaritzan inbertsioa egin behar dela. Lehendakariak gastronomiaren balioak nabarmendu ditu, horiek baitira, bere esanetan, «gure herriarentzat nahi ditugunak». Talde-lana mimatzea, lehengaiak zaintzea edota arreta zein zerbitzu pertsonala ematea. "Balio horiexek bereizten dute Euskadi" eta "balio horiexek behar ditu politikak" adierazi du Lehendakariak.

Urkullu Lehendakaria Donostiako Basque Culinary Centren egindako sukaldaritza-topaketan izan da Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarekin batera, Arantza Taoiarekin. Bertan, ehunka euskal sukaldari ospetsu izan dituzte inguruan, euskal sukaldaritzaren bilakaera sinbolizatzen dutenak. Ekitaldian izan dira, besteak beste, Juan Mari Arzak, Martin Berasategi, Pedro Subijana, Andoni Luis Aduriz edota zentroko zuzendari Joxe Mari Aizega.

Lehendakariak, bere hitzaldian, Basque Culinary Centreren garrantzia nabarmendu du. «Inork ez zuen zalantza egin zentro hau Euskadirako garrantzitsua zela baieztatzean», ziurtatu du Urkulluk, sukaldaritzak Euskal Herrian dituen erroak aipatuz. Horrez gain, Lehendakariak Luis Irizar sukaldaria omendu du, "sukaldarien sukaldaria", Urkulluren hitzetan. Lehendakariak esan duenez, «Luis Irizarren tankerako profesionalei esker, sukaldaritza handi bilakatu da Euskadin».

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Joxe Mari Aizega