Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Eusko Jaurlaritzak babestuko ditu nazioarteko robotika txapelketetan Euskadi ordezkatuko duten hiru ikasle taldeak

2010.eko apirilak 09

Teknologikoak, berrikuntzarako gaitasuna eta sormena sustatzea 10 eta 16 urte bitarteko gazteen artean

Axular Lizeoko (Donostia) eta La Salle Berrozpe ikastetxeko (Andoain) FIRST LEGO League nazioarteko robotika txapelketaren helburua da bokazio zientifiko ikasleek Istanbulen antolatuko den Europako txapelketan parte hartuko dute. Lauro Ikastolak ordezkatuko du Euskadi, Atlantan (AEB) antolatuko den mundu mailako final handian.

Euskal ikasleek lau esparrutan erakutsiko dituzte beren gaitasunak: robot txapelketa, proiektu zientifikoa, proiektu teknikoa eta talde-lana.

Aipatu hiru taldeek Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren finantzaketa eta laguntza izango dute.

EAEko hiru ikastetxetako ikasleek FIRST LEGO League (FLL) txapelketaren nazioarteko torneoan parte hartuko dute, Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailari esker. Horrela bada, Axular Lizeoko eta La Salle Berrozpe ikastetxeko ikasleak Istanbulen antolatuko den Europako txapelketara joango dira (apirilak 22-24) eta Lauro Ikastolako DBHko 4. mailako ikasleek, berriz, Atlantako mundu mailako finalean parte hartuko dute (apirilak 15-17).

Euskal ikasleak munduko 53 herrialde baino gehiagotako taldeekin lehiatuko dira, araudi eta xede berberarekin. Antolatzaileek erronka global bat planteatzen dute urtero parte-hartzaile guztiek erantzun berritzaileak eman diezazkioten mundu osoan eragina daukan arazo bati, bakoitzak bere ikuspegitik. Edizio honetan, 'Smart Move' edo 'Garraio Eraginkorra' da erronka.

Euskal ikasleek garraioarekin zerikusia duten proiektuak aurkeztuko dituzte txapelketak planteatzen dituen lau kategorietan edo ikaskuntza eremuetan: robot txapelketa, proiektu zientifikoa, proiektu teknikoa eta talde-lana.

Lauro Ikastolak Getxoko garraio sistemaren hobekuntza oinarri duen proiektu batekin parte hartuko du, eredu eraginkorrago eta iraunkorrago bat aurkeztuko duelarik. La Salle Berrozpe ikastetxeak, berriz, Segway aurkeztuko du Andoaineko elbarrientzako mugikortasun konponbide modura. Axular Lizeoak hirigintzako proiektu bat proposatuko du pertsonek eta ibilgailuek Donostiako goialdean dagoen ikastetxera iristeko dauzkaten arazoak konpontzeko.

Nazioarteko epaimahai batek ebaluatuko du nola eraiki eta programatu duten robota Lego Mindstorm kita abiapuntutzat hartuta, robotaren diseinua eta eraginkortasuna hobetzeko proposatu dituzten konponbideak, taldearen antolakuntza eredua, aurkezpenetan erakutsitako sormen maila, kiroltasuna eta norbere burua gainditzeko espiritua.

Hiru euskal ordezkariek 'Basque Country' markako kamisetak jantziko dituzte soinean, eta gure ezagutza zientifiko eta teknologikoak, musika eta euskal kultura eramango dituzte Atlanta eta Istanbulera.

Hiru lan-taldeek Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren laguntza izango dute eta baita ere SPRI, Bizkaiko Teknologi Elkartegia, Tecnalia, Innobasque eta beste hainbat erakunde pribaturena, horiengana jo baitute finantzaketa eta aholkularitza bila.

FIRST LEGO League Euskadi

FIRST LEGO League (FLL) ikaskuntza-ekimen original eta iraultzaile bat da; 1998an sortu zuten First (For Inspiration and Recognition of Science and Tecnology) Fundazioak eta Lego enpresak, eta munduko hainbat herrialdetan garatzen da duela urte batzuetatik hona.

FLL nazioarteko robotika txapelketa bat da, 10 eta 16 urte bitarteko gaztetxoei zuzendua. Kirol ekitaldi baten formatua du eta bere helburua da gazteak motibatzea eta zientziarekin eta teknologiarekin dibertitu daitezela, berrikuntza eta sormen baloreak sustatzeko hezkuntza konpromisoari jarraiki.

Horrez gain, hainbat gaitasun garatu nahi dira gazteen artean, hala nola sormena, pentsamendu analitikoa, taldeko lana eta batez ere berrikuntzako baloreak, eta aldi berean teknologia eta zientzia arloetako ezagutzak irakatsi nahi dira.

Mundu osoan jokatzen den aldi bereko txapelketa bat da. Euskadin 2009tik antolatzen da Innobasquen eskutik, Derioko Euskaltelen egoitzan antolatu baitzuen lehen aldiz joan den abenduan.

Vitoria- Gasteiz, 2010eko apirilaren 9a

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan