Berriak Segurtasuna
Eu

Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde-Batzordeko Presidentea eta Batzordekideak izendatzeko dena. (2013-07-02(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013.eko uztailak 02

LABURPENA

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO HAUTESKUNDE BATZORDEAREN OSAERA BILTZEN DUEN DEKRETUA ONARTU DUTE

Legebiltzarrak eta EAEANk dagozkien kideak izendatu ondoren

Gobernu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeko burua eta kideak izendatzeko dekretua onartu du gaurko bileran, Segurtasuneko sailburuak hala eskatuta. Euskadiko hauteskunde-administrazioko organo nagusiko burua Juan Luis Ibarra EAEANko presidentea izango da; harekin batera, Legebiltzarrak eta Justizia Administrazioak modu paritarioan izendatutako hamar kide ere izango dira.

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak eta Eusko Legebiltzarrak bi erakundeoi dagozkien hamar kideak izendatuta, Gobernu Kontseiluak dekretu bat onartu du gaur, eta Segurtasuneko sailburuak sinatu, Juan Luis Ibarra Robles Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko presidentea Hauteskunde Batzordeko buru izendatzeko; halaber, José Luis Asenjo Pinilla, Luis Angel Garrido Bengoechea, Emilio Palomo Balda, Modesto Iruretagoyena Iturri eta Luis Javier Murgoitio Estefanía magistratuak ere izendatu dira horretako kide gisa, EAEANk aukeratuta.

Hauteskunde Batzordean, gainera, hauek ere izango dira Eusko Legebiltzarrak izendaturiko kide modura: Fidel Ignacio Uriarte Pérez, Iñigo Iruin Sanz, Jon Larrinaga Zulueta, Miguel Alonso Belza eta Javier García Pascual, zuzenbide edo politika-zientzien eta soziologiako katedradun, irakasle titular edo prestigio handiko jurista gisa.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau