Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Mantentze Elektromekanikoko Teknikari tituluari dagokion curriculuma ezarriko duen Dekretua. (2013-07-02(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013.eko uztailak 02

LABURPENA

MANTENTZE ELEKTROMEKANIKOKO TEKNIKARIA

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Polítika eta Kultura sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du Mantentze Elektromekanikoko teknikariaren tituluaren curriculuma zehazten duen dekretua.

Dekretu horren bidez Mantentze Elektromekanikoko teknikariaren tituluari, Instalazio eta Mantenimendua lanbide-arloan, dagozkion erdi mailako Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma zehazten da Euskal Autonomia Erkidegoan.

Ikastetxeak, pedagogian eta antolaketan duen autonomiaren barruan, du ikastetxearen curriculum-proiektua zehaztearen ardura. Proiektu horretan behar diren erabakiak hartuko ditu ikastetxeak, irakaskuntzan egin beharreko lanari begira haren ezaugarriak eta identitatea konkretatzeko, baita modulu profesionalen programazioak egiteko irizpideak finkatzeko ere.

Ikastetxearen curriculum-proiektuaren barruan, irakasle-taldeak, zikloko arduradunek eta irakasle bakoitzak egin beharko dituzte programazioak, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan hartuz, lanbide-modulu bakoitzak dituen ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatuz eta, oso inportantea dena, irakaskuntzen erreferentzia den perfil profesionala euskarri gisa erabiliz.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau