Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Erabakia, 5.000.000,00 eurotik gorako gastua baimentzeko dena, 2012/13 ikasturtean doktoreak ez diren ikertzaileen doktoretza aurreko prestakuntza programa berritzeko eta beka berrien deialdia egiteko finantzaziorako, hain zuzen. (2013-07-02(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013.eko uztailak 02

LABURPENA

9,86 MILIOI EURO PERTSONAL IKERTZAILEAREN PRETAKUNTZA ETA HOBEKUNTZARAKO BEKETARAKO

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Polítika eta Kultura sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du 2013/2014ko ikasturtean doktorea ez den pertsonal ikertzailearen prestakuntzarako doktoretza aurreko programan beka berriak deitu eta zeudenak berritzen dituen agindua.

Agindu honek, 9.856.377 euroko zenbateko globalean, 2013-2014ko ikasturtean doktorea ez den pertsonal ikertzailearentzako bekak finkatu eta deitzea ditu helburu. Deialdiak beka berriak ematea eta 2012/2013ko ikasturterako eman zirenak berritzea hartzen ditu.

Doktoretza aurreko programak ikertzaileen prestakuntza sustatu nahi du, doktorearen titulua lortzeko eta kalitateko ikerketa zientifikoari lotutako gaitasun eta trebetasunak eskuratzeko doktoretza-programa baten barruan, ondorengo bi azpiprograma hauen bidez:

Doktorea ez den pertsonal ikertzailearen prestakuntzarako beken azpiprograma Euskal Autonomia Erkidegoko aplikazio-zentroetan: A modalitatea.

Doktorea ez den pertsonal ikertzailearen prestakuntzarako beken azpiprograma Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko aplikazio-zentroetan, bai Espainiako estatuan (B modalitatea) bai atzerrian (C modalitatea).

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau