Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

4.205 langabe gutxiago ditu Euskadik ekaina amaitu ondoren

2013.eko uztailak 02

Euskadin 4.205 langabe gutxiago erregistratu dira ekainean; hau da, % 2,36 jaitsi da datu hori maiatzekoekin alderatuta.

«Hiru hilabetez jarraian datu positiboak izan ditugu, iazko urte erdialdetik halakorik ez zen gertatzen».

Euskal Autonomia Erkidegoan 174.013 lagun ari ziren enplegu bila aurreko hilabetearen amaieran, Lanbideko erregistroen arabera (% 16,5).

Ekainean, 875.260 izan dira, batez beste, Gizarte Segurantzan Euskadin afiliatuak, aurreko hilean baino 182 gehiago (% 0,02ko hazkundea).

Lurraldeka, honela banatzen ziren:

ARABA: 2013ko maiatzean baino 733 langabe gutxiago daude, % 2,6 gutxiago, hain zuzen. Guztira, 27.428 lagun.

BIZKAIA: 2013ko maiatzean baino 2.106 langabe gutxiago daude, % 2,1 gutxiago, hain zuzen. Guztira, 98.082 lagun.

GIPUZKOA: 2013ko maiatzean baino 1.366 langabe gutxiago daude, % 2,74 gutxiago, hain zuzen. Guztira, 48.503 lagun.

Ekainean, langabeziaren bilakaera hobea izan da gizonezkoen artean: 2.451 gizonezko langabe gutxiago (% 2,8ko jaitsiera), eta 1.754 emakumezko langabe gutxiago (% 1,94 gutxiago). Langabeen % 50,81 emakumeak dira. 

Sektoreka, industrian 657 langabe gutxiago dago, % 2,48. Eraikuntzari dagokionez, 303 gutxiago (% 1,44), eta zerbitzuen sektorean, berriz, 3.078 lagun (% 2,73). Halaber, aurretik lanik gabe zeudenak ere 85 lagun gutxiago izan dira; hau da, % 0,55.

Hauek dira langabezia-tasa handieneko eskualdeak: Ezkerraldea (% 21,07), Bilbo (% 19,5), Enkarterriak (% 19,47), Ibaizabal (% 18,37) eta Gasteiz (% 17,9). Gutxienekoak, berriz, hauek: Gorbeia inguruak (% 8,29), Arabako mendialdea (% 10,79), Arabako Lautada (% 11,95), Debagoiena (% 12,02) eta Lea-Artibai (% 12,05).

 

Gizarte Segurantzaren afiliazioa ekainean

Arabak izan du bilakabiderik onena: afiliazioa % 0,30 handitu da. Bizkaiak izan du okerrena: % 0,06ko saldo negatiboa. Gipuzkoan, berriz, afiliazioa % 0,02ko hazkundea izan du.

Ekainean, kontratazio-kopurua 58.394 izan da EAEn; kontratazio horietatik 3.488, % 5,97 hain zuzen, kontratu mugagabeak izan dira. Kontratuen gutizko kopuru metatua, aurten, 309.557 izan da, iazko hil berean baino % 3,49 gutxiago. Kontratu mugagabeen kopuru metatua 22.790 izan da, iaz baino % 10,44 handiagoa.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau