Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek Ekintzailetzako EAEko Sistema garatzeko akordioa adostu dute

2013.eko uztailak 02

Ekintzailetza sustatzea eta Ekintzailetzako EAEko Plana ditu helburu eta 5 milioi euroko funtsa aurreikusten du

Ekintzailetza lehentasunezko jarduera eremua izango da 2013-2016 aldirako Enplegua Sustatzeko Programaren marko esparruan eta euskal erakundeen enplegu sustapenaren programaren barruan

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantza Tapiak eta Arabako Ekonomia Sustapeneko eta Foru Administrazioko diputatu José Zuritak, Bizkaiko Ekonomia Sustatzeko diputatu Imanol Pradalesek eta Gipuzkoako Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismoko diputatu Jon Peli Urigüenek  Ekintzailetzaren EAEko Sistema garatzeko lankidetzarako hitzarmena adostu dute Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan, Euskadiko gizartearen ahalmen ekintzailea eraginkortasunez sustatzeko eta babesteko.

Akordioa, besteak beste, kultura ekintzailea lehiatzeko eta enplegua sortzeko abantaila gisa berreskuratzeko eta bultzatzeko beharraren ondorioz sortu dute. Horrenbestez, lehentasunezko ildotzat joko da Eusko Jaurlaritzaren 2013-2016 aldirako Enplegua Sustatzeko Programaren markoan eta foru-aldundien enplegua sustatzeko eta ekonomia garatzeko egitasmoetan. 

Leihatila bakarraren filosofia


Hitzarmen hau Eusko Jaurlaritzaren eta foru-aldundien arteko koordinazio-tresna gisa sortu da, hurrengo helburuak lortzeko elkarrekin lan egin dezaten:

  • Babes integrala. Ekintzaileei babes integraleko erantzuna ematea, ekiteari eta ekiteko aukerari buruz eta Euskadin sortzen diren enpresa-ekimenak abiarazteko, indartzeko eta gauzatzeko.
  • Araudia garatzea. Euskadiko ekintzaileei eta enpresa txikiari laguntzeko ekainaren 28ko 16/2012 Legeak biltzen dituen ekintzailetza babesteko tresnak garatzea.
  • Administrazioa bakuntzea. Ekintzailetzaren EAEko Sistema konfiguratzen joatea, Euskadin sortzen diren enpresa-ekimenak eraginkortasunez babesten duten leihatila bakarraren sistemaren eta administrazioa bakunago baten bitartez, proiektu ekintzaile bakoitzaren beharrei egokitutako tresnekin.


Ekintzailetzaren Euskadiko plana

Erakunde sinatzaileek Ekintzailetzaren EAEko Plana elkarrekin sortzeko konpromisoa hartu dute, hurrengo ardatzen inguruan neurriak eta proiektuak zehazteko:

  1. Euskadiko gizarteari ekintzailetzako balioak eta programak helaraztea eta erakustea.
  2. Ikastetxe-inguruetan edota gazteen artean kultura eta espiritu ekintzailea bultzatzea.
  3. Enpresen eta erakundeen barneko ekintzailetza sustatzea eta babestea.
  4. Mikroekintzailetzari babes integrala ematea.
  5. Ekintzailetza berritzaileari edota estrategikoari babes integrala ematea.
  6. Gizarte-ekintzailetzari babes integrala ematea eta horren balioak zabaltzea.
  7. Enpresa-jarduera berriak finantzatzeko babes tresna berriak sustatzea eta garatzea.
  8. Ekintzailetzako EAEko sistema optimizatzea eta indartzea.

Akordioaren segimendua egingo duen artezkaritza-kontseilua osatuko da. Hala ere, SPRIk, Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietateak, beteko ditu akordio honekin lotutako idazkaritza teknikoaren ardurak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • José Zurita, Imanol Pradales, Jon Peli Uriguen