Berriak Osasuna

Europako Batzordeak Euskadi saritu du Berrikuntzan oinarritutako zahartze aktiboaren eta osasuntsuaren artatze integralean egindako lan eredugarriagatik

2013.eko uztailak 01

Euskadik 3 izar eskuratu ditu, bikaintasun-eredu gisa emana

Jaurlaritzaren izenean, Osasun sailburu Jon Darponek eta Ikerketa eta Berrikuntzako zuzendari Maria Agirrek Euskadiri eta bere instituzioei (Bizkaiko Foru Aldundia, Donostiako Udala eta bazkide pribatu, tekonologiko zein akademikoak) emandako saria jaso dute gaur eguerdian Bruselan Reference Sites 2013 izenpean banatzen dena,  esan bezala, Europako Batzordeak Euskadiri eskeinitakoa, azken urteotan berrikuntzan oinarrituriko zahartze aktibo eta osasuntsuaren artatze integralean egindako lan erreferentzialagatik

Saria European Innovation Partnership on Active and Healthy Ageing programa europarraren barruan eman dute; ekimen pilotu horrek bizi osasuntsuko itxaropena 2020an bi urte handiagoa izatea nahi du.

Zehazki, Reference Site edo Erreferentzia Arlo haiek zahartze aktiboari eta osasuntsuari berrikuntzatik heltzeko orduan jardunbide egokiengatik nabarmendu diren eta, gainera, emaitza positiboak eta hainbat ekintzaren arteko sinergiak lortu dituzten eskualdeetako, hirietako edo ospitaleetako partzuergo edo koalizioak saritzen dituzte.

Euskal Autonomia Erkidegoari, hain zuzen, 3 izar eman dizkiote –aurtengo saririk handiena–; haiek beste erakunde eta administrazioentzat erreferentetzat hartzen diren «bikaintasun-ereduak» identifikatzen dituzte.  Izar kopurua irizpide hauen arabera erabakitzen da: berrikuntza, eragina, balio erantsia, barnean hartzen duten biztanle kopurua, beste eskualde batzuetara egokitzeko aukera...

Euskal hautagaitzak, 54 partaideetako batek, ekintzak biltzen zituen arlo hauetan: Prebentzioa, Monitorizazioa eta Diagnostiko Goiztiarra; Zainketak eta Arreta; Zahartze Aktiboa eta Bizitza Independentea, eta politiken horizontaltasuna.

Neelie Kroes presidenteordeak; DG Sacon-eko Zuzendari nagusiak, Paola Testori;  eta Jon Darponek berak Euskadiko administrazioak berrikuntzaren eta ikerketaren aldeko apustu argia egin duela nabarmendu dute, baita krisi sakoneko uneotan ere. «Bikaintasuneko parametroetan eta osasun-sistema eraldatzeko abangoardian kokatzen, uneoro biztanleak ahalik eta hoberen arta ditzagun, modu  batera edo bestera lagundu duten pertsona guzti-guztiei egindako errekonozimendua da gaurko saria», Darpon sailburuaren aburuz

7 iruzkin
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @TWUBER
    2016.eko abuztuak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: Europa premia a #Euskadi por su labor ejemplar en el abordaje integral del #envejecimiento activo https://t.co/ZLOLE62rA6 #…

  • @YnesPedraz
    2016.eko abuztuak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @futubide: La Comisión Europea premia a Euskadi por su labor ejemplar en el abordaje integral del envejecimiento activo y s... https://t

  • @lagunarte
    2016.eko abuztuak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @futubide: La Comisión Europea premia a Euskadi por su labor ejemplar en el abordaje integral del envejecimiento activo y s... https://t

  • @EuskogesBizkaia
    2016.eko abuztuak 04

    Comentario de Twitter:
    La Comisión Europea premia a Euskadi por su labor ejemplar en el abordaje integral del envejecimiento activo https://t.co/CYl0BJn4HX

  • @futubide
    2016.eko abuztuak 04

    Comentario de Twitter:
    La Comisión Europea premia a Euskadi por su labor ejemplar en el abordaje integral del envejecimiento activo y s... https://t.co/1sROwnzab4

  • @libroinnovacion
    2016.eko abuztuak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: Europa premia a #Euskadi por su labor ejemplar en el abordaje integral del #envejecimiento activo https://t.co/ZLOLE62rA6 #…

  • @Innobasque
    2016.eko abuztuak 03

    Comentario de Twitter:
    Europa premia a #Euskadi por su labor ejemplar en el abordaje integral del #envejecimiento activo https://t.co/ZLOLE62rA6 #Innovación #Salud

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)