Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak eta Gasteizeko Alkateak hiriari zuzeneko diru-laguntza emango dion hitzarmena sinatu dute

2013.eko uztailak 02

Iñigo Urkullu Lehendakariak eta Gasteizeko Alkatea den Javier Marotok, Gasteiz hiriari 20 milioi euroko diru-laguntza ematea hitzartu dute gaur. Lehendakariak bere hitzaldian adostasunera heltzeko beharra azpimarratu du, hori baita, Lehendakariaren arabera, gizarteak eskatzen duena. Gainera, Urkulluk adierazi du bai instituzioek zein alderdi politikoek badutela non hitzartu: inbertsioak sustatutzeko, zerga sistema erreformatzeko, garapen ekonomikoa eta enplegua sustatzeko, edota bakea eta bizikidetza bermatzeko. Horrexegatik, Lehendakariak “eredugarri” bezala hartu du gaur Jaurlaritzak eta Gasteizeko Udalak hartutako akordioa.

Ekitaldia Lehenkararitzan izan da eta bertan bai Urkullu Lehendakariak, zein Maroto Alkateak 20 milioi euroko diru-laguntza ematen dion hitzarmena izenpetu dute "Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde ekideen egoitza izateagatik". Bi agintariek erabaki hau ozpatu egin dute "albiste ona" baita hiriarentzat.

Urkulluk adierazi du hitzarmen honen bidez, bere gobernuak 20 milioi euro inbertituko dituela datozen lau urteetan Gasteizen. Honez gain, Lehendakariak hiru helburu azpimarratu ditu: hiri-ingurunea egoera onean  mantentzea, herritarren eta bisitarien segurtasuna bermatzea, eta zerbitzu publikoak hobetzea. Honez gain, Urkulluk aurreratu du bi administrazioek jarraipen Batzorde bat eratuko dutela inbertzioen garapenen berri izateko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Javier Maroto