Berriak Segurtasuna
Eu

Ertzaintzaren komisariek hiri-segurtasuneko eta ikerketako zerbitzuak indartuko dituzte, 391 ertzain gehiago edukitzeari esker

2013.eko uztailak 01

Gipuzkoa da, 278 ertzain gehiago izanda, kopurua gehien handituko duen lurraldea

Asteazkenetik aurrera, Ertzaintzako hiri-segurtasun eta ikerketa zerbitzuak indartu egingo dira, Gipuzko, Bizkai eta Arabako komisarietan 391 ertzain gehiago edukiko dituztelako eta, kopuru handitze horri esker, Euskadiko herrietan, udako hilabeteetan, korrika eta patruila gehiago egin ahal izango dituztelako.

Gipuzkoa da, 278 ertzain gehiago izanda, kopurua gehien handituko duen lurraldea; Bizkaian, berriz, 59 ertzain gehiago izango dira eta, Araban, 54 gehiago.

ETAk indarkeria utzi izanak laguntza eta eskolta beharrak murriztearen ondorioz, Laguntza Unitateko 102 ertzain eta Babes Unitateko 68 komisarietako hiri-segurtasun eta ikerketa lanetara bideratu ahal izan dira. Era berean, komisariak Ertzaintzaren 23. Promozioko 221 ertzainen presentziarekin indartuko dira.

«Datorren uztailaren 3tik aurrera, komisariek segurtasun eta ikerketa funtzioetarako baliabide gehiago edukiko dituzte. Hala, orain arte zegoen ertzain falta konponduko da eta hurbileko polizia lortzeko helburuan aurrerapauso bat eman ahal izango da», Estefanía Beltrán de Heredia Segurtasuneko sailburuak esan duenez.

Ertzain kopurua handitzeak Ertzaintzaren Plan Estrategikoa-2016 Ortzimugako ardatzeta ko bati erantzuten dio, Ertzaintzak garatu nahi duen balioetako bat indartuko baitu: hurbiltasunarena. Kalean ertzain gehiago egotea ahalbidetuko duen ekintza nabarmenetako bat korrika izenekoak birdefinitzea da. Horien proba pilotuak jada Donostia, Bergara eta Zumarragako komisarietan egiten ari dira.

 

Kopuru-handitzearen ertzain banaketa azaltzen duten grafikoak erantsita daude.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko