Euskaraldia
Berriak
qrcode

Emakundek Irungo alarde mistoa babestuko du igandean Irunen

2013-06-28

Emakundeko zuzendariak, Izaskun Landaidak, eta idazkari nagusiak, Ana Alberdik, Irungo San Martzial festetan igandean ospatuko den Alarde mistoan parte hartuko dute. Modu honetan, Emakundek Alarde honi bere bermea erakutsi nahi dio eta bere laguntza eskaini emakumeek, gizonek egiten duten baldintza berberetan, egun horretan egiten den jaialdi publiko eta herrikoietan parte har dezaten. Honekin batera, dei egiten dio Irungo Udalari alarde mistoaren eskubideak mugatu ez ditzan, besteak beste, honi harrera publikoa eginez.

Emakundek argi dauka berdintasun arazo baten aurrean gaudela, eta gogoratu nahi du legeak hala aginduta, erakunde publikoek oztopoak gainditu eta beharrezkoak diren neurriak bultzatzeko obligazioa dutela emakumeek ospakizun honetan parte hartu ahal izan dezaten gizonek dituzten baldintza berberekin.

Emakunderen ustetan tradizioak herrien giza kohesiorako funtsezko elementuak dira, testuinguru jakin batean sortzen diren tradizioak, baina eboluzionatu egin behar dute garai berrietara egokitzeko. Zentzu honetan, festek ezin dute gizartean ematen den haustura instituzionalizatu eta normalizatu. Horren ordez, kohesioa bultzatu behar dute, eta horretarako ikusten du elkarrizketa, elkarlana eta akordioa direla arazo hau konpontzeko tresnak. Eta hain justu tresna horiek erabiltzen jarraituko ditu

 

 

Iruzkin bat
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)