
Emakundek eta Eudelek emakume alkate eta zinegotzien jabekuntza eskolaren bigarren edizioa aurkeztu dute
Virginia Woolf Basqueskolak (EUDELek eta EMAKUNDEk sustatzen duten Euskadiko udaletako emakume hautetsientzako eskola) euskal emakume alkateen eta zinegotzien lidergoa eta jabekuntza sustatzeko ikastaro berriekin ekingo dio bigarren edizioari.
Basqueskolaren bigarren edizioa "Emakumeen arteko aliantzak eta itunak: beste politika baterantz" izenburuko jardunaldiaren barruan aurkeztu da, Eudelen Bilboko egoitzan, udalen eremuko politikan emakume sare bat sortzeko eskolaren jatorrizko helburuarekin bat eginez. Eudelen elkarteburu Ibone Bengoetxeak eta Emakunderen zuzendari Izaskun Landaidak parte hartu dute jardunaldian, eta beste urtebetez Basqueskola hazarazten jarrai dezaten eskatu diete bertara hurbildutako emakume alkate eta zinegotziei.
Jardunaldiaren gai nagusiari ekiteko, politikaren esparruko emakumeen aliantzen gaian adituak diren bi emakume gonbidatu dira: Marcela Lagarde mexikar antropologoa, aktibista eta NBE Emakumeak-en aholkularia, eta Sara Berbel, Emakumeen Institutu Katalanaren presidente ohia.