Berriak
Eu

Indarkeria jasaten duten emakumeei arreta egiteko koordinazio Batzordea bildu da gaur

2013.eko ekainak 27

Gaur goizean EAEn Etxeko tratu txarrak eta sexu indarkeria jasaten dituzten emakumeei arreta hobea egiteko Erakundeen arteko II Akordioaren Jarraipen Bartzordea bildu da Emakunden lehendakaritzapean. Akordio honen helburua Euskal Autonomia Erkidegoan etxeko tratu txarren eta sexu indarkeriaren biktima diren emakumeei laguntzen lan egiten duten erakundeen arteko koordinazioa da, horrela, emakume horiei babes eta arreta osoa bermatzeko arlo ezberdinetan: osasun arloan, polizialean, judizialean eta gizarte arloan.
Gaur hartu diren erabakien artean, onartu da Genero Indarkeriaren Biktimen Arretarako Zuzendaritzaren funtzioak Eusko Jaurlaritzako sail ezberdinetan kokatzea, haien eskumenen arabera.
Emakundeko zuzendaritzarekin batera, jarraipen batzorde honen kide dira Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia, EAEko Fiskaltza Nagusia, Eusko Jaurlaritzako Osasun, Segurtasun, Administrazio publikoa eta Justizia, Lan eta politika sozialak eta Hezkuntza sailak, EAEko hiru foru aldundiak, Eudel, Arartekoa, Abokatutzaren Euskal Kontseilua eta Euskal Kontseilu Medikoa.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)