Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek udako tren eskaintza bideratuko du hasiera edo amaiera izango diren hondartzak dituzten herrietan

2013.eko ekainak 26

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Saileko esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, joan den 17tik aurrera indarrean dagoen udako tren eskaintza bideratu egin du, jende asko joaten diren hondartzetako herrietara: Sukarrieta, Mudaka, Deba, Zarautz, Zumaia eta Donostia.

Horrela, ekitaldi honetako berritasun nagusia Durango – Deba tartean trenen eskaintzaren gehikuntza izaten ari da, Durangaldeako eta Deba Barrenako herritarren eskaintza errazteko Debako hondartzara. Horrez gain, Euskotreneko udako eskaintzan ohiko izaten ari den bezala, udan Bilbo – Bermeo linean trenak askoz ere gehiago ibiltzen dira, neguko eskaintzarekin alderatuz, horrela Sukarrietan eta Mundakan hasiera eta helmuga duten joan etorriak erraztuko dira.

Larunbat, igande eta jaiegunetako arratsaldeetan zehar, Zumaia eta Donostia (Amara) artean trenak 30 minutuz behin ibiltzen dira. Euskotrenek larunbat, igande eta jaiegunetako arratsaldeetan zehar Topoko lineako Oiartzun – Donostia (Amara) tartean ere maiztasuna handitu egin du. Horrez gain, Elgoibarko Gipuzkoako herritik dabiltzan tren guztiek Toletxegaingo geralekuan geldialdia burutuko dute.

Uda honetako maiztasunak hondartzetara joan etorriak burutzeko ondorengo hauek dira: Donostia (Amarako geltokia), Zarautz (Zarautzeko geltokia), Zumaia (Zumaiako geltokia), Deba (Debako geltokia), Sukarrieta (Busturia Itsasbegiko geltokia) eta Mundaka (Mundakako geltokia):

    Oiartzun – Amara – Oiartzun: lanegunetako astelehenetik ostiralera, zirkulazioak 15 minutuz behin egun osoko zatirik handienean. Larunbat, igande eta jaiegunetan Oiartzunetik 15:50etik 21:50era 15 minutuko maiztasuna Oiartzunetik eta Amaratik ondorengo ordutegi aldietan, 7:00etatik 7:45era eta 15:30etatik 21:00etara (gainerako egunean, 30 minutuz behin, noranzko bietan).

    Hendaia – Amara – Hendaia: egunero trenak 30 minutuz behin.

    Irun – Amara – Irun: lanegunetako astelehenetik ostiralera, jende gehien dagoen orduetan trenak 15 minutuz behin trafiko guztiko orduetan (ordutegiak kontsultatu). Larunbat, igande eta jaiegunetan, trenak 30 minutuz behin.

    Errekalde – Amara – Errekalde: lanegunetako astelehenetik ostiralera, jende gehien dagoen orduetan 6 tren orduro, noranzko bietan, eta 3 jende gutxien dagoen orduetan 3 orduro Amaratik, eta Errekaldetik jende gutxien dagoen orduetan 4 tren. Larunbat, igande eta jaiegunetan, jende gehien dagoen orduetan orduro 4 tren, noranzko bietan, eta jende gutxien dagoen orduetan 3 tren, bietan noranzko bietan ere. Kontsulta itzazu ordutegiak.

    Lasarte – Amara – Lasarte: astelehenetik ostiralera lanegunetan, jende gehien dagoen orduetan trenak 15 minutuz behin eta egunaren gainerako orduetan 30 minutuz behin, noranzko bietan. Larunbat, igande eta jaiegunetan, zirkulazioak 30 minutuz behin.

    Amara – Zarautz/Zumaia – Amara: egunero, trenak 30 minutuz behin jende gehien dagoen orduetan eta orduro egunaren gainerako orduetan. Kontsulta itzazu ordutegiak

    Amara – Deba – Amara: zirkulazioak orduro, egunero.

    Bilbo/Durango – Deba – Durango/Bilbo: lanegunetako astelehenetik ostiralera, jende gehien dagoen orduetan bi tren orduro, noranzko bietan, eta egunaren gainerako orduetan trenak orduro. Larunbat, igande eta jaiegunetan, Bilbotik trenak orduro, jende gehien dagoen orduetan Durangotik 30 minutuz behin trenak sartuko dira. Kontrako noranzkoan, Debatik, baita larunbat, igande eta jaiegunetan, jende gehien dagoen orduetan orduro bi tren eta zirkulazioak orduro zerbitzuaren gainerako egunetan. Horrez gain, larunbat, igande eta jaiegunetan Ermua – Deba – Ermua interrelaziorako jende gehien dagoen orduetan 30 minutuko maiztasuna.

    Bilbo – Busturia Itsasbegi/Mundaka/Bermeo – Bilbo: zirkulazioak egunero 30 minutuz behin, egunaren zatirik handienean zehar, noranzko bietan.


Bilbo – Bermeo (Urdaibai) zerbitzua

Sukarrietako hondartzatik hurbilen dauden geltokietan (Busturia Itsasbegiko geltokia) eta Mundaka (Mundakako geltokia), udako lan egun bakoitzean guztira 64 tren ibiltzen dira. Horietatik, 32 Bermeorantz joaten dira eta beste 32 Gernikarantz eta/edo Bilborantz. Larunbatetan, Urdaibaiko gaueko trenen zerbitzua eskaintzen jarraitzen da, larunbatero 66 tren ibiltzen dira eta geldialdia Busturia Itsasbegi eta Mundakan burutzen dute, 33 Bermeorantz egiten dute eta beste 33ak Gernikarantz eta/edo Bermeorantz. Beste alde batetik, igande eta jaiegunetan, Busturi Itsabegitik eta Mundakatik guztira 56 tren ibiltzen dira, 28 noranzko bakoitzean.

Lanegunetan, zerbitzua 5:52an hasten da, Gernika – Bermeo ibilbidea egiten duenarekin. Bilbotik Bermeora doan lehen trenak bere ibilbidea goizeko 6:19an hasten du. Kontrako noranzkoan, Gernika – Bermeo lehen zerbitzuak bere ibilbidea 6:15ean hasten du eta lehen Bermeo – Bilbo zerbitzuak 6:18an burutzen du.

Lanegunetako azken trenak 21:19an irteten dira Bilbotik Bermeora, 21:35ean Bermeotik Bilbora, 21:59an Gernikatik Bilbora, 22:11n Gernikatik Bermeora, 22:19an Bilbotik Gernikara eta 22:35ean Bermeotik Gernikara.

Larunbat, igande eta jaiegunetan, zerbitzua 7:11n hasten da, Gernika – Bermeo ibilbidea burutzen duen trenarekin. Bilbotik Bermeora doan lehen trenak bere ibilbidea 7:49an burutzen du. Kontrako noranzkoan, Gernika – Bermeo lehen zerbitzuak bere ibilbidea 7:15ean hasten du eta Bermeo – Bilbo lehen tren zerbitzua 7:48an.  Asteburuetako azken trenak, larunbatetakoak salbu gaueko zerbitzua baitago, 21:19an irteten dira Bilbotik Bermeora, 21:48an Bermeotik Bilbora, 22:19an Bilbotik Gernikara eta 22:35ean Bermeotik Gernikara. Larunbatetik igandera doan goizaldean zehar Amorebieta – Bermeo tartean trenak ordu birik behin ibiltzen dira, noranzko bietan.

Bilbo – Donostia – Hendaia zerbitzua

Debako hondartzatik hurbilago dauden geltokietan (Debako geltokia), Zarautz (Zarautzeko geltokia), Zumaia (Zumaiako geltokia) y Donostia (Amarako geltokia), udako lanegun bakoitzean zirkulatzen dute ondorengo tren kopurua:

•         Deba: 50 tren geltoki hori hasiera eta amaiera dutenak, horietatik 24 Donostiarantz doaz eta 26 Bilborantz.

•         Zarautz: 60 tren Zarautz hasiera eta amaiera dutenak, horietatik 31 Donostiarantz doaz eta 29 Bilborantz.

•         Zumaia: 60 tren Zumaia hasiera eta amaiera dutenak, horietatik 31 Donostiarantz doaz eta 29 Bilborantz.

•         Amara (Donostia): 196 Amara tren hasiera eta amaiera dutenak, horietatik 98 Donostiarantz eta/edo Hendaiarantz doaz eta beste 98ak Lasarte eta/edo Bilborako noranzkoan.

Asteburuetan, larunbatetan, Bilbo – Deba eta Lasarte – Hendaia tarteetan gaueko tren zerbitzuak eskaintzen jarraitzen da, hondartzetako geltokietatik ondorengo tren kopuruak zirkulatzen du:

•         Deba: 52 tren geltoki hori hasiera eta amaiera dutenak, horietatik 26 Donostiarantz doaz eta 26 Bilborantz.

•         Zarautz: 46 tren Zarautz hasiera eta amaiera dutenak, horietatik 23 Donostiarantz doaz eta 23 Bilborantz.

•         Zumaia: 46 tren Zumaia hasiera eta amaiera dutenak, horietatik 23 Donostiarantz doaz eta 23 Bilborantz.

•         Amara (Donostia/San Sebastián): 154 Amara tren hasiera eta amaiera dutenak, horietatik 77 Donostiarantz eta/edo Hendaiarantz doaz eta beste 77ak Lasarte eta/edo Bilborako noranzkoan.


Igande eta jaiegunetan hondartzetako geltokietatik ondorengo tren kopuruak zirkulatzen du:

•         Deba: 46 tren geltoki hori hasiera eta amaiera dutenak, horietatik 23 Donostiarantz doaz eta 23 Bilborantz.

•         Zarautz: 46 tren Zarautz hasiera eta amaiera dutenak, horietatik 23 Donostiarantz doaz eta 23 Bilborantz.

•         Zumaia: 46 tren Zumaia hasiera eta amaiera dutenak, horietatik 23 Donostiarantz doaz eta 23 Bilborantz.

•         Amara (Donostia): 138 Amara tren hasiera eta amaiera dutenak, horietatik 69 Donostiarantz eta/edo Hendaiarantz doaz eta beste 69ak Lasarte eta/edo Bilborako noranzkoan.


Bilbo eta Hendaia artean, zerbitzua udako lanegunetan hasten da goizeko 5:34an Oiartzun eta Lasarte artean doan trenarekin. 5:40an Durangotik Donostiara lehenengo trenak irteten dira eta baita Durangotik Bilbora ere. 5:50ean Donostiatik Bilbora lehen unitatea irteten da eta 6:00etan Bilbotik Donostiara eta Zumaiatik Donostiara lehen zerbitzuek bere ibilbidea hasten dute.

Lanegunetako azken trenak ondoren adierazten den bezala irteten dira: Donostiatik Bilbora 19:50ean, 20:20an Donostiatik Ermura, 20:50ean Donostiatik Durangora, 21:00etan Bilbotik Donostiara, 21:30ean Lasartetik Hendaiara, 21:33an Hendaiatik Lasartera, 21:50ean Donostiatik Zumaiara, 22:30ean Bilbotik Durangora, Zumaiatik Donostiara eta Lasartetik Oiartzunera eta 22:33an Hendaiatik Donostiara.

Larunbat, igande eta jaiegunetan, zerbitzua 7:00etan hasten da, Bilbo – Donostia eta Donostia – Oiartzun ibilbideak burutzen dituzten trenekin.  Bestelako lehen irteerak ondorengo hauek dira: 7:12an Durangotik Bilbora, 7:13an Donostiatik Lasartera, 7:15ean Donostiatik Hendaiara, 7:20an Donostiatik Zumaiara, 7:21ean Oiartzunetik Lasartera, 7:30ean Lasartetik Hendaiara, 7:50ean Donostiatik Bilbora, 8:00etan Zumaiatik Donostiara eta Eibartik Ermura, 8:03an Hendaiatik Lasartera eta 8:11n Eibartik Bilbora.

Asteburuetako azken trenak, larunbatetik igandera doan goizaldean salbu Bilbo – Deba tarte horretan ohiko gaueko zerbitzuak ere ibiltzen baitira (ordu birik behin) eta Lasarte – Hendaia (orduro), ondorengoak dira: 20:50ean Donostiatik Bilbora, 21:30ean Lasartetik Hendaiara, 21:33an Hendaiatik Lasartera, 21:43an Debatik Bilbora, 21:50ean Donostiatik Zumaiara eta 22:33an Hendaiatik Donostira.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek EuskoTrenen honako telefono zenbakira dei dezakete: 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete Konpainiaren web gunean ere: www.euskotren.es.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko