Berriak Lehendakaritza
Eu

Irekiak Blogosfera Publikoaren Nazio Mailako 1. Topaketan parte hartu du

2013.eko ekainak 27

Luis Petrikorena Gobernu Irekiaren zuzendaria eta Javier Bikandi Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendaria Blogosfera Publikoaren 1. Topaketan izan dira. Batzarra Donostian izan da, hilaren 25etik 27ra bitartean.

Topaketa honen helburua administrazio publikoak berritzeko prozesuan eragina duten pertsonak biltzea izan da, eta joera berriez, albisteez, mundu digitalari lotutako eremuez zein gobernu irekiez hitz egin dute. Horiek horrela, Irekia, Eusko Jaurlaritzako erreferentziazko proiektua, hitzorduan izan da hutsik egin gabe. Gainera, Jaurlaritzaren plataforma hau eztabaidaren ardatza izan da, bai goraipamenetarako, baita kritiketarako ere. Kritikei dagokionez, beti konstruktiboak eta hobetzeko eginak.

Bilkuran Irekiak duen garrantzia eta balioa nabarmendu dituzte; halere, parte-hartze sailari garrantzia handiagoa eman beharko litzaiokeela ere nabarmendu dute.  Izan ere, horretarako sortu zen Irekia, parte-hartzea sustatzeko, alegia. Bertaratuek gehien errepikatu duten kontzeptua «partaidetza» izan da. Hala, parte-hartzaileek esan dute gehiago zehaztu beharko liratekeela etorkizunean eztabaidara zabaltzen diren gaiak. Horrez gain, beste ekarpen batzuk ere egin dituzte: taldeei erabiltzaile izateko aukera ematea, Jaurlaritzaren kanalak elkarren osagarri bihurtzea, edota sare sozialek Gobernu Irekiaren kontzeptuaren barnean duten ibilbide luzea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)