Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Erabakia: gastua 5.000.000 eurotik gorakoa baimentzen duena, laguntzak itunpeko ikastetxe batzuentzat , hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak eskolatzen dituzten eta 2013/2014 ikasturterako hezkuntza laguntzako espezialistak kontratatu behar dituztenentzat gisa. (2013-06-25(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013.eko ekainak 25

LABURPENA

HEZKUNTZA-LAGUNTZAKO ESPEZIALISTAK KONTRATATZEKO LAGUNTZAK

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren agindu bat onetsi du. Agindu horren bidez, hezkuntza-premia bereziak dauzkaten ikasleak eskolaratzen dituzten itunpeko ikastetxeei, 2013/2014 ikasturterako hezkuntza-laguntzeko espezialistak kontratatzeko beharra dutenei, laguntzak emateko deialdia egiten da.

Deialdi horien helburua, 10.359.996 eurokoa, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak integratzeko programa gehiago garatzea da; horretarako, itunpeko ikastetxeei hezkuntza-laguntzeko espezialistak kontratatzeko laguntzak emango zaizkie.

Dirulaguntza hauek jasotzeko eskubidea Euskal Autonomi Erkidegoko ikastetxe pribatuen titularrek izango dute, baldin eta eskaera aurkezteko unean itunpekoak badira; betiere, Berritzeguneko aholkularien iritziz hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak dauzkaten ikastetxeak izango dira, ikasle horiek normal integratzea eta eskolako jardueretan eskola-orduen barruan parte hartzea errazteko laguntzaileen beharra dutenak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau