Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Dekretua, Musikako goi mailako arte irakaskuntzak, konposizio, zuzendaritza, interpretazio eta pedagogia espezialitateetan, Euskal Autonomia Erkidegoan arautuko dituena. (2013-06-25(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013.eko ekainak 25

LABURPENA

GOI MAILAKO MUSIKAKO ARTE-IRAKASKUNTZAK: KONPOSIZIOA, ZUZENDARITZA, INTERPRETAZIOA ETA PEDAGOGIA ESPEZIALITATEAK.

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, onartu du Euskal Autonomia Erkidegoan goi mailako Musikako arte-irakaskuntzak, Konposizioa, Zuzendaritza, Interpretazioa eta Pedagogia espezialitateetan, arautzen dituen dekretua.

Dekretu horrek goi mailako Musikako arte-irakaskuntzetako Konposizioa, Zuzendaritza, Interpretazioa eta Pedagogia espezialitateen ikasketa-plana finkatzen du eta espezialitate horiek ezartzen ditu, Goi Hezkuntzako Espazio Europarra arautzen duten printzipio orokorren arabera.

Goi mailako Musikako arte-irakaskuntzek oinarrizko prestakuntza eta prestakuntza espezifikoa, profesionalki jardutera bideratuak, sartuko dituzte. Helburu hori lortzeko, ikasketa horiek gaitasun artistiko, zientifiko eta teknologikoak era integratzailean garatzen dituzte.

Espezialitate bakoitzean Musikako goi irakaskuntzen iraupena lau ikasturtekoa izango da eta bakoitzak 60 ECTS kreditu izango ditu; guztira 240 ECTS kreditu, kredituen transferentziarako sistema europarraren arabera.

Musikene Euskal Autonomia Erkidegoko Musika Ikastegi Nagusiak Musikako goi irakaskuntzetara sartzeko proba espezifikoaren deialdi bat, gutxienez, egingo du urtero.

Goi mailako Musikako arte-irakaskuntzak gaindituz gero, titulua lortuko da eta titulu horrek behar den espezialitatea sartuko du. Titulu horiek izaera ofiziala izango dute eta estatu mailako lurralde guztian akademikoki eta profesionalki izango dira baliagarri.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau