Berriak Herrizaingoa
Eu

Bertoko enpresek ‘Euskadin duten egoitza soziala mantendu dezaten’, Eusko Jaurlaritzak lanean diharduela baieztatu du Aresek

2010.eko apirilak 06

Sailburuaren hitzetan, Jaurlaritzaren asmoa EAEn egoitza duten enpresa buruei ‘egonkortasuna eta segurtasuna’ eskaintzea da

Radio Euskadiri emandako elkarrizketan, Herrizaingo sailburuak, ‘akats larri eta lotsagarritzat’ jo du EAJk, PSE eta PP alderdien arteko ituna ETArekin alderatu izana. Rodolfo Aresen aburuz, EAJk ‘indarkeria babestu eta justifikatzen dutenen laguntza izan nahiko luke oraindik ere, garai batean izaten zuen bezala’.

Herrizaingo sailburuak, Rodolfo Aresek, argi utzi du enpresek Euskadin duten egoitza soziala berton mantentzen dutela ziurtatzeko ‘lanean diharduela’ Eusko Jaurlaritzak eta etorkizunean ere, ‘berdin jarraituko duela’. Iberdrola bezalako zenbait enpresek EAEtik alde egin dezaketela dioten informazioen harira egin ditu Aresek azken adierazpen hauek.

Gaur goizean Radio Euskadin izan da Herrizaingo sailburua. Elkarrizketan zehar, Eusko Jaurlaritzaren xedeetako bat euskal enpresen egoitza soziala Euskadin mantentzeko lan egitea dela gogoratu du. Era berean, Jaurlaritzak helburu hau lortuko duelakoaren ‘erabateko ziurtasuna’ erakutsi du, ‘Euskadiri lotuta dauden enpresek berton jarraituko dutela’ ziurtatuz. Ez omen du horretan eraginik izango ‘hauen jabetza edota akzioak noren esku dauden’. Rodolfo Aresek azaldu duenaren arabera, Eusko Jaurlaritzak ‘egonkortasuna eta segurtasuna’ eskaini nahi die Euskadin egoitza duten enpresa buruei. Gai honen inguruan sortu den polemikak, ‘gure ekonomian inolako eraginik ez izatea’ espero du Sailburuak; aurkako eragina izatea nahiko luke, hau da, ‘enpresak Euskadin areagotu eta indartzea eta beren hemengo egoitza soziala erabat bermatzea’, gehitu du.

Bestalde, ETAk bidalitako azken agiria ere izan du Aresek hizpide. Sailburuaren ustez, ezker abertzale erradikalek, ETAren ideien aurka daudela adierazteko aukera egokia dute hauxe; politika egiten jarraitu nahi dutela esan beharko lukete baina, talde armatutik urrun mantenduz. ‘Baina zoritzarrez, ez dute hala, ez baitituzte horretarako behar diren ausardia eta adorea’, nabarmendu du Herrizaingo sailburuak. Horrez gain, alderdi honen apustu politikoa ‘indarkeriatik aldendu gabe administrazioan toki bat izateko trikimailu hutsa’ izan dela adierazi du.

Aresen iritziz, ezker abertzalea euskaldunen artean zabaltzen ari den mezuak ‘talde terroristarekiko menpekotasuna’ adierazten du, ez baitu apustu politikoa abiatzeko behar besteko ‘gaitasun ez adorerik’. Euskal gizarteak ‘gidaritza soziala eta instituzionala lortzeko’ lan egin behar duelako ideiaren alde aurkeztu da sailburua; hori baita, bere aburuz, terroristen eta indarkeria babestu eta justifikatzen duten guztien aurkako gaitzespena erakusteko modurik egokiena.

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak argi utzi du EAJk ‘indarkeria babestu eta justifikatzen dutenen laguntza izan nahiko lukeela oraindik ere, garai batean izaten zuen bezala’. Era berean, ‘akats ikaragarria eta lotsagarria’ da bere iritziz, Eusko Alderdi Jeltzaleak, PP eta PSEren arteko itunaren pare, ETA jarri izana. ‘Jeltzaleek arau demokratikoak onartzen ez dituztenaren ondorioa’ dira Aresentzat halako baieztapenak.

 

 

Iruzkin bat
  • 2010.eko apirilak 07

    Orain egindako lana alferrik izango da, urrengo urtean Florentino Iberdrolan sartzean, nork eutsiko dio Iberdrolari?

    PSEk kongresuan moztu balu orain ez geundeke holako kinkan

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Rodolfo Ares