Berriak Lehendakaritza
Eu

Basque Country Estrategia, nazioartekotzearen aldeko apustu «irekia»

2013.eko ekainak 25
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Eusko Jaurlaritzak nazioartekotzearen alde egiten duen apustuaren adierazle nagusietako bat Basque Country estrategia da. Hala, lehendakariak iragarri duenez, Eusko Jaurlaritzak estrategia hori «babesteko» 120 milioi euro inbertituko ditu datozen 4 urteetan.  Barneratzearen eta berrikuntza, industria eta inbertsioa bultzatzearen bitartez ekonomia eta enplegua berrindartzea da helburua. Basque Country estrategiaren ardatzak hauek dira: Ekonomia eta INdustria, Kultura eta Hezkuntza, Turismoa eta Kanpo harreman instituzionalak. Iñigo Urkullu lehendakariak azaldu duen bezala, Eusko Jaurlaritzak munduko 70 herrialdetan ordezkaritzak dauzka eta ziur dago bere exekutiboak enpresa eta profesionalei 70 herrialde horietan «bidea irekitzen» lagun diezaiekeela.

Iñigo Urkullu lehendakariak Basque Country Estrategia aurkeztu du. Estrategia horretan, Eusko Jaurlaritzak Euskadi marka atzerrian indartzeko martxan jarriko dituen helburu, ekimen eta merkatuak barne hartzen dira. Ekitaldia Donostiako Kursaal jauregian izan da. Aurkezpenean, Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasuneko sailburu Arantza Tapiak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriartek, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorzak eta, azkenik, Iñigo Urkullu lehendakariak parte hartu dute. Lehendakariak itxi du ekitaldia, hain zuzen ere.

Lehendakariak Basque Country proiektua «irekia» dela azpimarratu du: «Ahaleginak eta baliabideak norabide berean bateratzea ahalbidetzen digu».  «Basque Country Euskadiren, Euskal Herriaren, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Baskongadoen batura da; denak gara Basque Country gure mugetatik kanpo”, adierazi du. Gainera, lehendakariak nabarmendu duenez, gaur egun Euskadiren irudia ETArekin lotuta egoteari uzten ari zaio eta hori Urkulluk «abantaila handia» dela uste du. «Euskadik beti izan duen irudia, abegitsua eta irekia izatearena, berriz indartuko da» esan du, eta hori «abantaila handia» dela  gaineratu du.

Bere hitzaldian, Euskadik atzerrian dituen emaitzak gogorarazi ditu lehendakariak. Horrela, Euskadiko BPGa % 26koa dela esan du, Europako batez bestekoa baino % 7 handiagoa. Gainera, bizi-itxaropenari dagokionez Europako zerrendaren buruan gaudela ziurtatu du, eta hori «Euskadiko osasun zerbitzuaren kalitatearen erakusgarri» dela. Ildo horretan, Iñigo Urkulluk baieztatu du zientzia eta teknologietako tituludun kopuru handiena duten Europako herrialdeen sailkapenean buru garela eta euskara, gaur egun, hizkuntza modernoa dela; izan ere, sare sozialetan eta Interneten presente dago eta sarean duen kokapena hobetu egingo da, berriki lortutako .eus domeinuaren ofizializazioari esker.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2013.eko ekainak 26

    Me parece muy interesante la nueva estrategia del Gobierno Vasco por la internacionalización, especialmente la próxima apertura de una oficina de la SPRI en Alemania y la anunciada ayer en Singapur. Dos zonas geográficas donde Euskadi está obligada a estar presente.

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)